Jean BARBIER
IZEN-DEITURAK : BARBIER, Jean
IZENGOITIA : NEHOR, GANITX
SORTURTEA : 1875/VII/9
HERRIA : DONIBANE GARAZI (Baxe Nabarre)
HERIOTZURTEA : 1931/X/31
HERRIA : SENPERE (Lapurdi)
OFIZIOA : Apeza
BIZILEKUA : Baiona, Senpere
MOTA : bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Apezgai ikasketak burututa, 1898an apeztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten eta Baionako Katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aintzina Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz eta antzerkia ere landu zuen. Sari anitz jaso zituen bere olerkiekin Sara, Hendaia, Urruña eta Buenos Airesen, denak Gure Herria aldizkarian agertuak.
1924ean, Supazter xokoan argitaratu zuen : 25 ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituen obra.
BERTSU EZAGUNENAK :
- Adichkide maiteak, huna Getharia,
- Bi esposeri, espos egunean,
- Eskualdun hil-herriak,
- Galerna mendian,
- Gerla Handiko kantuak,
- Gu ez eskualdunak ?
- Gure amatxo,
- Irrintzina bat mendian,
- Itsas arraintzalea,
- Larrazkena,
- Soldado galduari,
...
Gehiago jakin
- Ikus ere : Duhau, Henri, Jean Barbier, Bidegileak, 2009