Zuzendarien merezimenduaz

Euskal antzerkiak iraun du idazleak ukan baititugu, eta bereziki Piarres Larzabal.

Janamari Malharin (1912-2001)
Janamari Malharin (1912-2001)
Antzerkiak iraun du: gazteek, ehunka, milaka, onartu baitzuten antzerkilari bilakatzea.
Antzerkiak iraun du: herrietan, presuna bat agertu baitzen gazte horien biltzeko, eta gero, testuaren eta taulagaineko urratsen ikasten laguntzeko. Presuna bat oroz gainetik sekulako pazientziaduna!

Zuzendari lanetan biziki luzaz ari izan ziren bi presuna goretsiko ditugu:

  • Jeanne-Marie Malharin anderea (1912-2001). Mugerren 25 urtez eta Itsasun 8 urtez teatrolari gazteen formatzen ari izan zen. Bi omenaldi ukan zituen, lehena Senperen, bestea Azpeitian (ikus ere Daniel Landart, "Janamari Malharin", Bidegileak, Eusko Jaurlaritza, 2003 - PDF) .
  • Jean Hiriart hazpandarra. Lehenik jokalari gisa eta gero gazteagoen laguntzen 35 urte pasa zituen. Funtsean, Union Basque Batasunak, 1966an, urrezko medaila eskaini zion.

Beste batzuek ere, zuzendari edota moldatzaile-laguntzaile lanetan, urrats ederrik erabili zuten.
Aipa ditzagun:

Christiane Etchaluz
Christiane Etchaluz
Apezetan: Pierre Harostéguy (Hazparne), Piarres Larzabal (Hazparne), A. Menvielle (Donoztiri), Jean Etcheverry (Sara), Antton Etchegorry (Urruña eta Donibane Garazi), Joseph Labrouche (Senpere), Bernard Eyhérabide (Azkaine), Larregain (Iholdi), Xalbat Martinon (Ortzaize), Jean Maintenu (Donaixti), Aita Jean-Léon Luro (Hazparne eta Garazi), Guillaume Diharce (Behauze), Gratien Poydessus (Uztaritze), Roger Idiart (Beskoitze, Baiona). Jean-Pierre Peyroutet (Lakarra, Ainiza-Monjolose eta Gamarte).

Emazteetan: Janamari Malharin (Mugerren eta Itsasun), Christiane Etchaluz (Baiona, Baigorri, Garazi), Minaberry serora (Arbonako eskola giristinoan).

Gizonetan: Telesforo de Monzon (Donibane Lohizune, Iholdi, Heleta, Baiona), Léon Curutcharry (Baigorri, Aldude), Pettan Elissalde (Oztibarre, Baiona), Jean-Pierre Arangoïts (Iholdi), Albert Larre (Beskoitze), Jean Hiriart (Hazparne), Mixel Itçaina (Itsasu), Jean-Pierre Curutchet (Heleta, Baigorri).