Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza Baliabide-iturriak

Baliabide-iturriak

Euskal dantzari buruzko baliabide batzuk.

IDB - Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Ipar Euskal Herriko euskal dantza taldeak biltzen ditu. Dantzarien eta dantza erakasleen formakuntza segurtatzen du ikastaldiak eskainiz. Urtero elkarretaratzeak antolatzen ditu (Dantzari ttiki, Dantzari eguna, Mutxikoaren eguna). Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal Herriko konfederazioaren kide da.

Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra federazioaren ataria.

Dantzan.eus
Dantza albisteak, agenda, argazkiak, artikuluak, hemeroteka, blogak, argitalpenak eta beste hainbat eduki aurki daitezke dantzan.com-en. Euskal dantza, baleta, dantza modernoa, garaikidea eta Euskal Herrian egiten diren dantza mota guztiak aurkitzen dira.

Etxepare, euskal institutua
Euskal dantzari buruzko argibide orokorrak.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea
2003. urteaz gero ADDE elkarteak Euskal Herriko dantzaren hedapenaren alde lan egiten du, dantzari profesionalen lan-baldintzen hobetzea bilatuz bide batez.

Dantzagunea
Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin bultzatzen duen zerbitzua da.

 

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Ikastaroak
  • Dantza
Euskal dantza ikastaldia Noiztik: 2019/07/08 Noiz arte: 2019/07/12
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Zarena Zarelako "Hariz Hari" 2019/07/14
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/30
Gehiago…
Albisteak
  • Dantza
  • Euskal kultura
  • Euskara
  • Musika
Herri Urrats 2019
  • Dantza
  • Euskal kultura
  • Musika
  • Zinema
Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna
  • Antzerkia
  • Aste kulturala
  • Dantza
  • Musika
  • Rock
Bi Harriz Lau Xori 2019
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).