Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza Ohiko dantzaren hitzordu nagusiak, hilabetez hilabete

Ohiko dantzaren hitzordu nagusiak, hilabetez hilabete

Euskaldunen dantzarako zaletasunak tokian tokiko festak, ospakizunak eta erritoak dantzaz betetzen ditu gaur egun ere.

Beskoitzeko dantzariak (2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA)
Kaskarotak Beskoitzen (Lapurdi - 2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA)

Neguko festak, eta horien barruan, inauteriak dira dantzaz blai ageri zaizkigun lehen festak. Inauteriak ospatzen diren herri ia-guztietan dantza egiten da festa horietan. Pazko igandean Luzaiden egiten den kabalkada ikusgarriaren ondoren, Besta Berri edo Corpus Christi (hegoaldean) erlijio festa dantza loriatsuen kabia izan da luzaroan. Maiatzean, Santa Kurutz-ekin hasi eta San Migel bitartean, San Joan (Jondonibane - San Juan) eta Andra Mari egunak tartean direla, santuz betetako festa guztiak dantza ederrez apainduak dira.

Otsaila-Martxoa

  • Otsailak 3, San Blas: txulalai Guardian.
  • Otsaila, martxoa eta apirileko igandeetan: maskaradak Zuberoan.
  • Inaute igandea: Kaskarotak Uztaritzen, Hazparnen eta Ezpeletan. Talai-dantza Amezketan, txantxo-dantza Abaltzisketan, zahagi-dantza Markina-Xemein-en eta sorgin-dantza Antzuolan.
  • Inaute asteartea: zortzikoa Lantzen, sagar-dantza Arizkunen, momotxorroak Altsasun.

Apirila

  • Pazko igandea: bolantak Luzaiden.

Maiatza

  • Maiatzak 3, Santa Kurutz: ezpata-dantza Legazpian.
  • Maiatzak 15, San Trokaz: dantzari-dantza eta erregelak Abadiñon.
  • Salbatorez: Loinazko San Martinen ezpata-dantza Beasainen.

Ekaina

  • Corpus Christi: Korpus dantzak Oñatin, Besta Berri Heletan, Lekorne, Itsasu, Armendaritze, Iholdi.
  • Ekainak 23: soka-dantza Donostian, Zarautzen, Irunen; San Juanen kantaita Urdiainen.
  • Ekainak 24, San Joan: bordon-dantza Tolosan, dantzak Guardian, mutil-dantzak Arizkunen, axeri-dantza Andoainen.
  • Ekainak 29, San Pedro: dantzari-dantza eta erregelak Berrizen, kaxarranka eta Donibaneko aurreskua Lekeition, trapatan Donezteben.

Uztaila

  • Kabalkadak Uharte-Garazin, Lasa, Izpura, Arnegin...
  • Uztailak 2, Santa Isabel: ezpata-dantza Antion, Zumarragan.
  • Uztailak 4: aurreskua Hermua-Larrean.
  • Uztailak 7, San Fermin: ezpata-dantza Lesakan.
  • Uztailak 16, Karmen: ezpata-dantza, brokel-dantza eta soka-dantza Añorgan.
  • Uztaileko hirugarren larunbata: mairuaren alardea eta trokeo-dantzak Antzuolan.
  • Uztailak 26, Santa Ana: santaneroen esku-dantza Ordizian.

Uztaila-Abuztua

  • Kabalkadak Uharte-Garazin, Lasa, Izpura, Arnegi, Irisarri...

Abuztua

  • Abuztuak 3, San Esteban: bordon-dantza eta makil-dantzak Beran.
  • Abuztuak 5, Ama Birjina zuria: arku-dantza Lanestosan, zortzikoa Gasteizen.
  • Abuztuak 10, San Lorentzo: San Juan iantzak Berastegin, San Lorentzo dantzak Iruñean.
  • Abuztuak 11, San Tiburtzio: ezpata-dantza eta ingurutxoa Leitzan.
  • Abuztuak 15, Ama Birjina: ezpata-dantza eta aurreskua Begoñan, Bilbon.
  • Abuztuak 16, San Roke: San Roke dantza Deban.
  • Abuztuak 24, San Bartolome: soka-dantza Elgoibarren.

Iraila

  • Irailak 8, Ama Birjina: dantzari-dantza Izurtzan, Muskildako Ama Birjinaren dantzak Otsagabian, Arrateko Amaren dantzak Eibarren.
  • Irailak 29, San Migel: dantzari-dantza Iurretan, ezpata-dantza Markina-Xemeinen, paloteadoa Cortesen.
  • Iraileko azken asteburua: Aldapako San Ferminen ezpata-dantza Iruñean.

Urria

  • Urriko lehen igandea: Errebonbiloen aurreskua Elorrion, ingurutxoa Amezketan, gorulariak Iurretan.
Euskal dantzaren agenda
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Harri Xuri Dantzan 2018/12/14
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Zarena Zarelako "Hariz Hari" 2018/12/16
  • Erakusketak
  • Dantza
Soka erakusketa Gasteizen Noiztik: 2019/01/18 Noiz arte: 2019/03/03
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/30
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).
Gehiago jakin