Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Euskal diaspora, zortzigarren probintzia Euskaldunen Argentina Amerikanoa : atzerriratu etorkinaren irudiak

Amerikanoa : atzerriratu etorkinaren irudiak

ea1.jpg

Euskaldunak nola ikusiak diren Argentinan

Argentinako biztanleriaren gehiengo handia Europako etorkinen ondorengoz osatua da. Espainia eta Italia dira etorkin gehien eman dituzten herrialdeak. Juduen eta Libanoarren erkidego handiak ere badira.

Euskal erkidegoa ere ikusten da Argentinan (deiturak 15 000 inguru Argentinan-, euskal zentroak, elkarretaratze handiak) eta aipatzen da (Palabra de Vasco : «Euskaldunaren hitza», el vasco tesonero : «Euskaldun tematsua», el vasco lechero : «Euskaldun esneketaria»). Ikur ikusgarri eta esaldi ezagun horietaz haraindian, Euskaldunak nola hartuak dira Argentinan, nola ikusten dute beren burua ?

2004ko azaroan, mundukoeuskaldunak@gruposyahoo.com eztabaida taldeak (Euskosare) galdera horien inguruan solasaldiak izan ditu.

Hona horien zati batzu

Mitotik errealitatera

« Esneketari euskaldunak tokiko folklorearen parte dira zeren, lehen etorkinetarik anitz lan horretan ari baitziren XIX. mendearen bigarren erdialdean ».

« Badu aspaldi ez dela gehiago esneketaririk hemen, ez euskaldunik ez besterik ».

« Euskaldunen ondokoen kopuruaren azterketa kantitatibo bat egiten dut Buenos Aireseko lurraldeko udalerri guzietan. Biztanleriaren %18 Euskaldunen ondokoak diren tokietan, galdekatu pertsonek hauxe erraten digute : "Hemen, Euskaldun anitz bada". Baina proportzio handiagoak aurkitzen diren tokietan, hauxe erraten digute : "Lehen, Euskaldun anitz bazen hemen, baina orai ez".

Asimilazioa baino, integrazioa

«Gaur egun ezin da orokortasunik finkatu Argentinako Euskaldunei buruz, zeren ez baitira, hauen arbasoen gisan, iharduera ekonomiko berezi bati lotuak. Euskal atzerriratuek jakin izan dute "ghettotik" ateratzen. Ez dira zirkulu hetsi eta baztertu batean gelditu. Alderantziz, sustraiak ukatu gabe, Argentinar bihurtzea onartu dute. Horra zergatik hauen ondorengoak gizarte-kapa eta lan-sektore guzietan barneratuak diren gaur egun. Argentinan, "euskaldun" hitzak badu bere erranahia.

Euskaldunak orotan dira. Futbol, ekonomia, politikaren alorretan aurkitzen dira euskal izenak. Horrez gain, hauetarik anitz harro dira (espantuka ari dira) «vasco» izengoitia ukaiteaz. Adibidez Olarticoecheak, futbolari eta atezain ohiak « Euskalduna » zuen izengoitia. Beraz, Euskaldunen presentzia Argentinan oso hedatua da. Nola dira gaur egun ? Beste Argentinarrak bezala, batzu ongi, besteak gaizki, azken hauek seguraski gehiago izanik pobreziaren emendatzeagatik.

Nonahi izanik ere, noranahi joanik ere, Argentinan Euskaldunen presentzia arrunt normala da. Lehengo euskal atzerriratzearen lekuko bizia da.

Nortasun bikoitza

« Aita Argentinara etorri zen 1951an, 26 urte zituela, zenbait urte lehenago hara joan zen honen arrebak galdeginik.

Zernahi egin zuen ogia irabazteko lur emangaitz hartan, sorterriarekin zerikusirik ez zuena. Beti erraten zigun ez zigula dirurik utziko, maitasuna, errespetua, pazientzia eta iraunkortasuna baizik. Ez du sekulan Argentina gaitzetsi gure aitzinean, momenturik txarrenetan ere (). Harro naiz Euskalduna izateaz eta honekin normalki bizitzeaz, jakin badakigu ere hemen bizi garela baina familiaren beste partea urrun bizi dela, itsasoz haraindian. Ikasi dugu itsasoz bestaldeko familia maitatzen, argazkiei eta istorioak kontatzean aitak sentiarazten zigun maitasunari esker».

Ongi heldu Argentinako gizartean ?

«Argentinako gizartean etorkinek gora egiteko aukera zuten. Horregatik etorkinen haur gehienek goi-mailako ikasketak egin eta (dohainik dira unibertsitatea sortuz geroztik 1826an), lanbide liberaletan aritzeko parada izan zuten (abokatu, mediku, idazle gisa) Ohitura batzuk bizirik irauten badute ere (txapela, pilota), badu aspaldi (hiru belaunaldi) Euskaldunen ondokoen gehiengo nagusia ez dela gehiago arbasoen lan bortitzetan aritzen».

«Ez naiz komentzitua atzerriratu euskaldunen gizarte gorakadaz. Anitz maila sozialan gora joan badira ere, ez da denen kasua izan. "Bizi istorioak" idazteko unean, gehienetan erreusitu dutenenak hautatzen ditugu, besteak ahantziz. »

"Euskaldunak Argentinan" argazki erakusketa

Bandoneon eskusoinua, Argentinako musika tresna enblematikoa.1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkalariak, osaba (aitaren anaia) baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Argazkiak ikus

Rio Platense

Isa Suarez euskal artista euskal imigrazioko ondorengoen gana izan da, Argentinan eta Urugayen. Behako artistiko bat Hego Amerikako diasporaz.

Euskaldunen emigrazioaz

2012ko maiatzaren 4an, Donibane Lohizunen, Monika Legarto Euskal Argentina elkarteko lehendakariak eman hitzaldia euskaldunen hego ameriketarako emigrazioaz (grabaketa: Antxeta Irratia).
Hitzaldia entzun