Ameriketako lehengusuak

familia.jpg

Lako familia - Argentina, 1929

"Egun batez, ustekabean, adineko pertsona bat etorri zait bisitatzera. Espainieraz mintzo da eta informazio bila dator berak daukan argazki bati buruz. Argazki horretan ikus daitezke, nire aitaren inguruan, honen anaia, emaztea eta beren hiru seme-alabak . Emazteak haur bat erakusten dit erranez : « es mi marido » (nire senarra da). Hau bai sinestezina !  Argazki hau, nirea da. Aspalditik atxikitzen dut, altxor bat izan balitz bezala, eta nirekin nuen, lehengusuak aurkitzeko asmoz Argentinara abiatu nintzen lehen aldian. Debaldetan... Gaur egun, emazte horri esker, atxeman ditut, denak 70 urtetik gorakoak. Eta maiz bisitatzen ditut. Hainbeste xekatu ondoan, pertsona horrek atxeman nau, Frantziako bere euskal lehengusua atxeman du".

Pierra Lakok, 1997an Euskal Argentina sortu zuenak, elkartearen sortzeari hasiera eman dion gertakaria kontatzen du. Elkartearen helburua ipar Euskal Herriko eta Argentinako Euskaldunen arteko noizbehinkako harremanak sendotzea da. Urtero, Euskal Aste Nazionalaren karietara, Argentinarako bidaia bat antolatzen du. Euskal Argentinak Guillaume Apheça atzerriratze-agentearen artxiboak aztertzen ditu ere.

1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkalariak, osaba (aitaren anaia) baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, erakusketan diren argazkien bidez

"Euskaldunak Argentinan" argazki erakusketa

Bandoneon eskusoinua, Argentinako musika tresna enblematikoa.1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkalariak, osaba (aitaren anaia) baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Argazkiak ikus

Rio Platense

Isa Suarez euskal artista euskal imigrazioko ondorengoen gana izan da, Argentinan eta Urugayen. Behako artistiko bat Hego Amerikako diasporaz.

Euskaldunen emigrazioaz

2012ko maiatzaren 4an, Donibane Lohizunen, Monika Legarto Euskal Argentina elkarteko lehendakariak eman hitzaldia euskaldunen hego ameriketarako emigrazioaz (grabaketa: Antxeta Irratia).
Hitzaldia entzun