2023ko berritasunen katalogoa
Ipar euskal herriko ekoizpenen katalogo hau osatu du Euskal kultur erakundeak, Durangoko azokaren karietara. EKEren laguntzarekin azokaren 58. edizioan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu (argitaletxe, disketxe edo elkarteak).
Katalogo honetan, 2023an plazaratu diren ekoizpenak aurkituko dira: liburuak, disko-liburuak, diskoak eta beste hainbat kultur ekoizpen. Izan dadin literaturan edo musikan, 39 lan hauen artean eskaintza aberats eta zabal bat atzemanen da: haur literatura, gaurko musikak, olerkia, eleberri grafikoak, eleberriak, biografiak…
Noiz: 2024ko abenduaren 5etik 8ra
Euskal kultur erakundeak Iparraldeko egituren eta artisten berritasunak biltzen dituen katalogoa apailatzen du urtero.