Joseph Maris
Ribousse (Aude) herrian sortua 1934ko uztailaren 21ean, Joseph edo "Jo" Maris etorri da Donibane Garazira bizitzera 1963an. Geroztik, hain maite duen Garazi eta Euskal Herrian bere jakitatea zabaltzen eta zerbitzu emaiten ez da gelditu.
Hainbat eta hainbat musikari ospetsu ezagutzeko parada izan du, hala nola : Guy Dangain (Pariseko kontserbatorioa, Nazional Orkestra), Jean-Claude Casadessus (Lille-ko Orkestra), Charles Claude (Pariseko Orkestra), Maurice Gabai, ondotik Pariseko Operako lehen solista bilakatuko dena, eta plazer handirekin musika jotzea partikatu duen beste frango oraino ere.
Beti 1955ean, Versailles-eko Kontserbatorio Nazionalean sartzen da. Harmonia, teoria eta 7 gakoetan solfeoa kurtsoak segitzen ditu. Medaila aho batez, accessit eta klarinetan lehen saria ukaiten du Henri Dionet (garai hartako Pariseko Operako solista) maisu handiaren zuzendaritzaren pean.
Armada bururatzean, lehiaketa pasa ondoan, Pariseko "Musique de la Sûreté Nationale" delakoan sartzen da 1962a arte (famili arrazoi gatik uzten du) eta Donibane Garazira heldu da bizitzera.
1963tik 1981a bitartean Garaziko musika bizian inplikatzen da ekitaldi hauen bidez :
- Parropiako koralaren zuzendaritza, geroxago Garaziko korala bilakatuko dena;
- Garaziko Harmonia zuzendaritza;
- Big Bang orkestra baten sortzea, urte andana batez udako ostirale guziz ariko dena;
- Donibane Garaziko musika eskola sorkuntza eta zuzendaritza.
1975-1976 urtetan, Aurillac-en eta Bordelen, Jos Wuytack maisuaren metodo aktibo ikastaldiak segitzen ditu. Musika iniziazioak antolatzen ditu Donapaleun, Oztibarren, Baigorrin eta euskal kostaldeko lehen mailako eskoletan.
1981an, Bordeleko Akademiak izendatzen du musika erakasle gisa kolejio ezberdinetan.
1984ean, herrien arteko musika eskola bat sortzeko eskaera luzatzen du Kultura Ministeritzari, A.D.A.M.P.A.ren bitartez (Pireneo-Atlantikoetako Musika Hedapen eta Animazioaren elkartea).
Ondotik, berriz Mikel Erramouspe laguntzen du Kanboko BOST ITURRI haur korala sortzen.
2006an, KANTIRUKIemazte taldea laguntzen du bere lehen CD grabatzen, bai errepetizioetan eta ere harmonizazio gehienetan. Talde honek, bere kantu kalitatearendako, sari frango ukanen ditu.
2008an, GAZTEAK taldeak lehen CDa zabaltzen du. Hiru neska dira, mutil bat eta Xan Idiart gitarista talendutsuarekin. Gehienak Iguzki Lore koralan parte hartua, bi Kantu Txapelketen finalistak izanen dira.
Disko guzi hauek AGORILA dizketxean ekoiztuak eta zabalduak dira.
Jo Maris saiatzen da koristen gaitasunei obren interpretazioa egokitzea ; idazten du, harmonizatzen eta egokitzen ainitz kantu, dela haur koralendako, hala gizon koru edota mistoendako.
Lehen lehenik, polifoniaren artista zerbitzaria da. Ainitz kantari, gazte eta ez hain gazteei, kantuaren oinarriak ikasi die eta lagundu plazaratzen kantaldi askoren bidez.
Jo Maris-ek, gaur, ezin estimatuzko altxorra eskaintzen dauku, kantu andana bat ikusgai eta baliagarri direnak; 2, 3, 4 ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira.
- Jo Maris
Harremanetan sartu egilearekin - Jo Maris: elkarrizketa
www.radiokultura.com web-irratiak egina - Prentsa-bilduma
(.zip txosten batean bildutako prentsa artikuluak)