''Culture-Kultura'' emaitza fondoa

"Culture-Kultura" emaitza fondo bat da, pertsona moral bat, diruztatze pribatu bezala baliatua dena eta interes orokorreko ekintzetan interesik ez duena. Hego-Akitaniako Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak sortu dute Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren sostengatzeko ikusgarrigintzaren alorrean.

"Culture - Kultura" emaitza fondoa
"Culture - Kultura" emaitza fondoa

Bildutako dirua, honela baliatzen da:

  • Euskal Herriko artisten sostengatzeko, beren ikusgarrien ekoizpenean parte hartuz;
  • jazoera artistikoa bultzatzeko, Euskal Herriko sortzaile gazteen ezagutzea eta laguntzea errazten dituen desmartxa berezi bat abiatuz;
  • lurraldeko artistak beren komunikazio tresnen garatzen laguntzeko, adibidez Culture/Kultura emaitza fondoko mezenasen irudia baloratuko luketen entzun-ikus erreportaje labur batzuk ekoiztuz;
  • Euskal Herriko artisten ikusgarritasuna laguntzeko, bai Frantzia mailan, bai nazioarte mailan;
  • Euskal Herriaren erakargarritasuna indartzeko bere artisten irudia balorizatuz eta lurraldearen garapen ekonomikoan parte hartzeko bere bizi kultural eta artistikoa dinamizatuz.

"Culture-Kultura" fondoa Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionaleko eta Euskal kultur erakundeko lantaldeen trebetasun eta gaitasunetan oinarritzen da, hauek lurraldeko bizi kultural eta artistikoaren instituzio garrantzitsuak direlarik.

Xehetasunak