Lehiaketa
Lehiaketarentzako web-orrian 12 argazki proposatuak zaizkie bisitariei, denak Creative Commons lizentziapean (Aitortu-Partekatu berdin). Argazki bakoitzak zenbaki bat izanen du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak argazki bat hautatu behar du. Argazkian oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak :
- euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak ). 750 karakterekoa gutienik, 2500 karakterekoa gehienik.
- irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz ). Biak egin daitezke ere bai. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aukeztu ditzake gehienik (adibidez hiru testu eta bi irudi, edo bost irudi).
Igorleak ziurtatzen du bidalitako obren egilea dela. Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com web-orrian dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen argazkiaren zenbakia. Edozoin kasutan bere parte-hartzea baieztatuko duen agiria eskuratuko du berak utzitako epostan. Lehiaketan parte hartzeko epea 2011ko otsailaren 15ean hasiko da eta 2011ko apirilaren 8a arte iraungo du.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.