Eduki tailerren antolaketa eta edukia
Eduki programaren jarraipen pertsonalisatua hiru lan fasetan gauzatu da. Orotara Euskal kultur erakundeko animatzaileak bere lan-denborako 35 oren inguru eman ditu proiektu bakoitzaren zerbitzuko.
Ondotik aipatzen den lan-metodologoia elkarte bakoitzaren beharren arabera egokitua izan da anitzetan. Ondorioz aipatzen den oren kopuruen banaketa printzipiozkoa baizik ez da.
- Informazio eta komunikazio teknologien erabileraren neurtzea
- Interneteri buruzko igurikimenen eta helburuen finkatzea
- Web argitalpen egitasmo baten zehaztea eta idaztea
Diagnostiko
saioaren ondotik, EKE-ko animatzaileak egoeraren azterketaren eta
internet egitasmoaren sintesia egin du. Hori izanen da kargu
txostenaren oinarria. Kondutan hartzekoa da eraman diren egitasmoak
formakuntzaren iraupenaren araberakoak izanen direla : xumeak eta epe
laburrekoak bainan balio handikoak informazioen eta eduki berezien
hedapenari begira.
2/ Egitasmoaren gauzatze teknikoa : 4 oreneko 3 saio elkartearen egoitzan (edo zibergune batean)
- Edukien prestakuntza eta hoberenerapena
- Balorapen tekniken hautaketa eta egokipenak egitasmoari
- www.eke.org webgunean sarean ezartzea
EKE-ko
animatzaileak 12 oren eman ditu egitasmo bakoitz, jarraipen saioetaz
bestalde, elkarteen araberako teknika eta metodologia aterabide
egokienak aurkitzeko.
3/ Egitasmoaren ebaluazioa : 4 oreneko saioa elkartearen egoitzan
Bisiten estatistiken bilketa, publikoaren parte hartzearen kuantifikazioa
- Azterketa kualitatiboa
- Orientabide berrien zehaztea (internet egitasmo berria...)
Noski,
programan parte hartuko duten elkarteek Euskal kultur erakundearen
laguntza metodologikoa eta teknikoa ukan dute formakuntzak iraun duen bitartean. Espazio bat ireki zen www.eke.org extranetaren barnean
(solasguneak, blogak, alegiazko tresna kutxa...) programan parte
hartzen zuten elkarteek datuak, baliabideak eta esperientziak truka zitzaten.
Saio pratikoak elkartearen usaiako lan ingurumenean
iragan ziren, ahalaz, bere informatika materiala baliatuz, egitasmoa
egoera naturalean eramana izan zedin. Bestalde, beharren arabera, Euskal
Herri barnekaldeko ziberbaseak lagungarriak izan ziren.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.