Bi aldeen betebehar orokorrak

Elkarteak

  • Euskal kultur erakundeko partaide izan behar du eta urtesaria ordaindua ukan (40 €).
  • Elkartea, egitasmoaren arduradun bakarra da, teknika eta diru mailan. Kudeatzaile gisa, elkarteak gastu guziak ordainduko ditu, baita fiskalak, sozialak eta autore eskubideak.
  • Euskal kultur erakundearen partaidetza agertuko du komunikaziorako euskarri guzietan eta multimedia sareetan, logoarekin.
  • EKE-ren partaidetza jakinarazten du emanaldietan.
  • EKE gomitatzen du emanaldira.
  • Ekitaldia obratuta gero, azalpen zehatza (txosten morala eta diru kontuak) bidaliko dio Euskal kultur erakundeari, dirulaguntzaren hondarra eskuratzeko gisan.
  • Euskal kultur erakundeko biltzar nagusian parte hartu behar du.

Euskal kultur erakundeak

  • Elkartea laguntzen eta aholkatzen du egitasmoaren norabideratze eta egiterakoan.
  • Baieztatzen dio diru laguntza eta partaidetza hitzarmen bat bidaltzen dio, izenpedurarentzat.
  • Diru kopuruaren zati bat ordaintzen dio, hitzarmena izenpeturik eskuratu ondoan, ekintza erran bezala obratzen bada. Elkarteak igorriko dizkionean bilana eta ziurtagiriak, dirulaguntzaren undarra ukanen du.
  • Elkarteko kideek galdeginik, bilkura bat egiten du iraila-urrian, ondoko urteko egitasmo berriaz mintzatzeko.
  • Elkartearen egitasmoa zuzendariak onartu ondoan, EKEko Kultur egitasmo orokorrean sartzen du elkartearen egitasmoa.
  • Elkartearen egitasmoa EKE-ren txosten moral eta diru kontuetan agerrarazten du egitasmoa.
  • EKE-ren Biltzar nagusira gonbidatzen du elkartea.