Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Lan ardatzak eta helburuak Gure erakusketa ibiltariak "Hitz-Enea" erakusketa

"Hitz-Enea" erakusketa

Iparraldeko etxeak izenetan.

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

biritxiak.jpg
Biritxiak (Donibane Lohizune)

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Oskal Alegriak asmatu duen erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

"Munduko leku maitena
Zuri zor dautzut naizena
Izana eta izena".
Xalbador

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).

Dena den, gure etxeen izenen garrantziak baitezpadakoa izaten jarraitzen du. Izan ere, etxeen izenekin gure herrietako karriketan bertsoak osatuz ibil gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatuz.

Getxoko herriarekin partaidetzan garatu ideia batean oinarritua.

Eskerrak: Jean-Baptiste Orpustan, Battittu Coyos, Joseph Errotabehere, Chelo de Bastida, Kattalin Totorika

Panelak

Ezaugarri teknikoak

Erakusketa 2m*1m-eko neurria duten 28 panelez osatua da. Panelak binaka doatzi: bi panelek zangoen gainean muntatua den aluminiozko egitura baten bi aldeak estaltzen dituzte.

Argazkiak

"Hitz-Enea" erakusketa Biarritzen (2013-08-01)

Non ikus?

Bilbo
Bira! gela

2019ko apirilaren 2tik 7ra

Bordele
Euskal etxea

2018ko irailaren 14tik urriaren 7ra

Baiona
Euskal museoa

2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27ra

Hendaia
Asporotsttipi

2018ko urtarrilaren 12tik martxoaren 31ra

Paue
Euskal etxea

2014ko irailaren 1etik 15era

Donibane Garazi
Apezpikuen presondegia

2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 8ra

Bardoze
Foyer de Bardos

2014ko apirilaren 26tik maiatzaren 3ra

Donostia
Koldo Mitxelena liburutegia

2014ko otsailaren 27tik martxoaren 30era

Mugerre
Herriko Etxea

2013ko irailaren 14tik 30era

Biarritz
Mediateka

2013ko agorrilaren 1etik 29ra

Oskar Alegria (Iruñea, 1973)

Kazetari ikasketez, Madrilen hasi zen lanean. Besteak beste, bidaia-erreportaiak idatzi ditu El País egunkariko El Viajero gehigarrian; Las ciudades visibles izeneko argazkietako egitasmo artistikoaren egilea da. Dokumentalen alorreko erakaslea da Nafarroako unibertsitatean, entzun-ikusezko Eszenario Masterrean. 2012an bere lehenengo luzemetraia amaitu du, Emak Bakia baita. Honekin, 30 bat nazioarteko festibala kurritu ditu eta jadanik lau sari eskuratu.

2013an, Punto de Vista Iruñeko nazioarteko Zine dokumentalaren festibaleko zuzendari artistikoa izendatua izan da.

Prentsan
Une exposition pour expliquer les noms des (vieilles) maisons du Pays Basque | 2018-02-01, Baskulture.com

Dévolu aux expositions temporaires, le premier étage d'Asporotsttipi présente durant tout le premier trimestre 2018 « Hitz-Enea ». Cette exposition de l'Institut Culturel Basque permet de se projeter vers une lecture différente de la Corniche basque, en particulier à partir des éléments de la toponymie locale. Les noms de lieux et de maisons sont souvent révélateurs de l'histoire et des usages historiques d'un territoire. C'est le cas sur le littoral basque à Ciboure, Urrugne et Hendaye.

Tags:

Vernissage de l'exposition Hitz-Enea - Mouguerre

Roland Hirigoyen en présence de Pantxoa Etchegoin, Directeur de l'Institut Culturel Basque et de Daniel Landart, a inauguré l'exposition "Hitz-Enea : Voyage à travers les noms de maisons d'Iparalde" en mairie de Mouguerre le samedi 14 septembre 2013.

Tags:

Voyage à travers les noms des maisons du Pays basque | 13-09-2013, SudOuest.fr

Dans le cadre des Journées du patrimoine, la mairie de Mouguerre accueille l’exposition Hitz-Enea signée Oskar Alegria, produite par l’Institut culturel basque.

Tags:

Ipar Euskal Herriko etxeen eta baserrien izenekin erakusketa | 2013-08-16, Eitb.com

Euskal Kultur Erakundeak antolatu du "Hitz-Enea" erakusketa. Izenen inguruan Oskar Alegriak egindako hausnarketa honi ekarpena egin dio Sustrai Colina bertsolariak, eta Iparraldean zehar bidaia egin dugu eurekin.

Tags:

"Hitz Enea – Viaje a través de los nombres de Iparralde" | 2013-08-21, Ondavasca

El cineasta Oskar Alegría nos habla de su exposición "Hitz Enea - Viaje a través de los nombres de Iparralde"

Tags:

Gehiago…