Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Hogei'ta programa Deialdiak eta lehiaketak "Irudimena" lehiaketa 2014

"Irudimena" lehiaketa 2014

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu "Irudimena" lehiaketaren 2014ko sariak Bilboko Euskararen Etxean banatu dira, ekainaren 7an. Goresmenak irabazleei eta milesker parte-hartzaile guziei!

2014ko edizioko irabazleak
2014ko edizioko irabazleak
Irabazleak

Irudia

  1. Laurence Etchechuri (Azkaine) - "Ur-kiribil"
  2. Iker Etxaniz (Zarautz) - "Ternua"

Soinua

  1. Aitor Epaitorr (Andoain) - "Shegan"
  2. Mikel Perez (Ahetze) - "Aquarius"

Testua

  1. Iñigo Legorburu (Errenteria) - "Munduaren zilborra"
  2. Maddi Zubeldia (Ziburu) - "Bihotz burdindua"

Lehiaketa

Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Soinuak

Hona proposatzen genituen 9 soinuak. Denak www.soinumapa.net egitasmotik datoz.

  1. Talai dantza
  2. Xiberotarrak
  3. Kulturetxea prestatzen
  4. Nerbioi ibaian arraunean
  5. Belarra mozten
  6. Euskarazko kontakizuna
  7. San Sebastian martxa
  8. Agate deuna bezpera
  9. Xare jokoa

 

Talai dantza (Amezketa - 2012)
Inauterietako lehen egunean, igandez Amezketako plazan, goizean goiz egindako grabaketa. Auzoz auzo eta etxez etxe inauterien berri ematen hasi baino lehen, plazan bildutako dantzariek Talai dantza tradizionalaren lehen saioa egiten dute, indarrez beteta. Talai dantza inauterietan dantzatzen den makil-dantza da, herriko gazteek bikoteka, eta zortziko taldean dantzatzen dutena.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Xiberotarrak (Baiona - 2013)
"Izarrak 10 urte" kontzertuaren ondotik, Xiberotarrak taldea kantuz orroaz ari izan zen Baionako Amicale Saint Léon peñan.
Egilea: Thierry Biscary | Soinua eskuratu

Kulturetxea prestatzen (Bera - 2009)
Ertz 2009 jaialdiaren prestakuntzaren bitartean egindako grabaketa. Aulki guztiak kendu zituzten antolatzaileek, haien ordez koltxoiak jarri eta entzulegoari kontzertua etzanda entzuteko aukera emateko. Grabaketan, nagusiki aulkiak alde batetik bertzera mugitzerakoan egiten duten soinua entzun daiteke, gela hutsaren oihartzunarekin eta aulkien metalezko hanken joaldiekin jantzia.
Egilea: Marcello Liberato | Soinua eskuratu

Nerbioi ibaian arraunean (Bilbo - 2012)
Deustu Arraun Taldearen 14 arraunlariz osatutako trainera batetik egindako grabaketa. Zorrozaurreko erriberarik atera ondotik traineruak Nerbioi ibaian gora egiten du, hiria gurutzatuz.
Egilea: Inazio Escudero | Soinua eskuratu

Belarra mozten (Anoeta - 2013)
Anoetako belar soro batean egindako grabaketa. Irati Astondoa eta Jokin Garmendia segalariek apustua bota diote elkarri, azken 50 urtetan emakume bat eta gizaseme bat parez pare jartzen diren lehen aldia da. Grabaketa honetan Joakin Garmendia ari da belar mozten, herritarrak eta ezagunak sutsu animatzen duten bitartean. Sega soinuez gain laguntzaileen oharrak eta gomendioak ere entzun daitezke.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Euskarazko kontakizuna Sorbonako Unibertsitatean (Paris - 1927)
1927an Hubert Pernot-ek Parisko Sorbonako Unibertsitatean egindako grabaketa. Europako hizkuntzen erregistroak biltzeko helburuarekin egindako grabaketa honetan, M.J. Acordagoicoechea izeneko gazte batek Ispasterren bizitako haurtzaroa gogoratzen du hainbat pasarteren bidez.
Egilea: Pernot, Hubert (1870-1946) | Soinua eskuratu

San Sebastian martxa (Donostia - 2013)
Donostiako egunean, gaueko 2ak aldera, alde zaharrean egindako grabaketa. 24 orduz danborrekin hiria jotzeko ariketa honetan, Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa da, zalantzarik gabe musika pieza ezagunena.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Agate deuna bezpera (Orozko - 2013)
Agate deunaren bezperak Euskal Herri osoan ospatzen dira, baina bereziki Bizkaia aldean dira nabariak. Orozkon, izen bereko abesbatzak deiturik kantari talde eder bat biltzen da herriko kaleetan zehar egun hontako kopla zaharrak abestera. Grabaketa honetan, arratsalde osoa kantari pasa ondotik, taldeak azken emanaldia egiten du herriko plazan. Hasi aurretik, aita gurea gogoz erraten dute, urtean zehar hildako bizilagunen alde, eta ondotik egun hontako 13 koplak abesten dituzte, ohiturak agintzen duen bezala makilen erritmoaren laguntzarekin.
Egilea: Xabier Erkizia | Soinua eskuratu

Xare jokoa (Angelu - 2013)
Xare entrenamendu bat iragaiten da Haitz Pea kirol guneko berinezko trinketean. Zapata zolak kirriskatzen entzuten dira. Pilotak punpa egiten du berinezko paretan, zurezko taulan eta murruetan...
Egilea: Artegia | Soinua eskuratu