Xalbador
"Hemeretzi urte bete nituenean, bi gertakarik jo ninduten kasik egun berean : aita galdu nuen eta gerla hasi zen Frantzian.
Handik goiti ez nuen funtsik kantatu. Gerla denborako egoera gogorrak kasik itzali zuen, nitan doi doia indartzen hasi su hura; etzen pertsu aro.
Ez da dudarik kalte handia egin ziola horrek ene pertsulari izaiteari. Edozein landarek ere ez du behar den uztarik emanen, hazi behar zuen sasoinean ekaitz pean egona bada. Halarik ere, bazen nitaz zerbait fama hedaturik".