Oier Araolaza

Oier Araolaza
Oier Araolaza
Oier Araolaza Arrieta Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeekin aritzen da dantzan azken 20 urteotan. Dantzan.com webgunea sortu zuen 2002an eta izena bera duen elkartearen kudeatzailea da. Dantzaren alorrean komunikazioa, kudeaketa eta formakuntza lanetan aritzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantza Ikasi formazio programaren zuzendaria da. Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da 2011tik. Dantza tradizionalaren alorrean zenbait lan argitaratu ditu, tartean Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998). 2012an Etxepare Institutuak argitaratutako "Euskal dantza" liburuxkaren egilea da ere (dohainik eskura daiteke PDF formatuan).