Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza Euskal dantza: lekukotasunak

Euskal dantza: lekukotasunak

Euskal dantzari eta koreografo batzuen lekukotasunen bilduma.

Juan Antonio Urbeltz

urbeltz.jpgJuan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz...
[+] Gehiago jakin

Philippe Oyhamburu

oyhamburu.jpgFilipe Oyhamburu (1921) euskal kulturaren enbaxadorea izan da beti.

Bere bizi osoan nahi izan ditu euskal dantzak eta kantuak munduan zehar ezagutarazi, hala nola sortu zuen "Etorki" taldearekin...
[+] Gehiago jakin

Pantxika Telleria

telleria.jpgTtikitatik euskal dantza munduan murgildua, bai eta dantza garaikidean engaiatua, Pantxika Telleria koregrafoak EliralE dantza konpania sortu du 2001ean. Publiko gazteari zuzendutako piezak sortzen ditu diziplina ezberdinak uztartuz...
[+] Gehiago jakin

Patrick Quéheille

queheille_patrick.jpgPatrick Quéheille (Barkoxe, 1964) Barkoxeko Etxahun kultur elkarteko burua, dantzari, dantza erakasle eta pastoral idazle da. Zuberoako ohiduretaz jabeturik, tradizioa transmititzen du, berrikuntza sortzaile izanez aldi berean. ..

[+] Gehiago jakin

Roger Goyheneche

goyeneche.jpgRoger Goyheneche, Leinua taldea sortu zuen Euskal Herriko dantza tradizionala berritzeko asmoarekin. Koreografoak dantza sorkuntzak asmatzen ditu, hala nola 2010ean Sakratua (dantza Elizan). XX. mendeko dantza eragile aipagarrienak aurkezten dizkigu, bereziki Bittor Olaetak bultzatuak, J.Nesprias, P.Oyhamburu eta B.Bettelu...
[+] Gehiago jakin

Mizel Theret

TheretMizel Theret (1959, Hazparne, Lapurdi) dantzari eta koregrafoa da. Oroitzen naiz... ikusgarrian, euskal dantzako hiru ikur bildu ditu: Koldo Zabala, Jean Nesprias eta Philippe Oyhamburu... 76, 85 eta 91 urteko gizonak. Omenaldian erori gabe, oroimenean sartuz, ikusgarri berezia osatu du Theretek bere "hiru aitatxiekin".
[+] Gehiago jakin

Peio Labeyrie

LabeyriePeio Labeyrie (1983, Baiona, Lapurdi) aurpegi ezaguna da kultur eta dantza munduan.

Etorkizuna Kontzeptuak talde berriaren arduradun gazteak euskal dantzaren azterketa sakona eskaini digu.
[+] Gehiago jakin

Jon Iruretagoyena

iruretagoyena.jpgJon Iruretagoyena (1985, Lekorne, Lapurdi) dantzaria eta koregrafoa da. Maritzuli konpainiako lehendakari, euskal dantza irakasle ere bada IDB-n, baita hainbat kolaborazioetan. Maitaldian, Xiberoko dantza-teknikaren historiaz konferentzia bat eskaini du. Hitzaldiak eragin duen harriduratik jalgi da elkarrizketa hau.
[+] Gehiago jakin

Johañe Etxebest

EtxebestJohañe Etxebest (1980, Ligi-Aterei, Xiberoa) irakasle da ofizioz, baina dantza munduan da ezagun euskal kulturaren panoraman. Itzaleko langile, taula gainean ikusten ahalko da azaroaren 2014ko 7 eta 8an Maulen estreinatuko duten Baküna Show ikusgarrian. Aitzaki ederra xiberotar dantza osotasunean aipatzeko, eta horren inguruan dituen proiektuak ezagutzeko.
[+] Gehiago jakin

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Harri Xuri Dantzan 2018/12/14
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Zarena Zarelako "Hariz Hari" 2018/12/16
  • Erakusketak
  • Dantza
Soka erakusketa Gasteizen Noiztik: 2019/01/18 Noiz arte: 2019/03/03
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/30
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).