Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura Ahozko literatura

Ahozko literatura

Euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.

Hitzaditza 2008 - Koldo Amestoy kondalari
Koldo Amestoy
Hamaseigarren mende ondarrean, Espainiako Erregearen historialaria zen Esteban de Garibayek ikerlan handiak egin zituen euskal idazki zatitxo, olerki, ipuin eta erran-zaharrak biltzeko. Halaber, Arnaud dOyhenart, xiberotar olerkari-historialariak, 1657an plazaratu zuen liburuak, bi zati ditu: Atsotitzak eta Oihenarten gaztaroa neurtitzetan.

Horrek frogatzen du beraz, Europako Pizkundea baino lehen, Euskal Herrian ahozko literaturaren ohidura bazegoela, hain segur, bertsolaritzan oinarritzen zena.

Azken hogeita hamar urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute euskararen berjabetze prozesuan, horietan kantua eta antzerkia.

Supazterreko distira beste argi mota batzuek aldatu badute ere, ipuinak, beti, gu guztien gogo-bihotzak hunkitzen ditu. Koldo Amestoy eta Pello Añorga ipuin kontalari profesionalek, ezin hobeki badakite hitza indarrean ezarriz jendea xoratzen...

Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak

"Literatura idatzia ez bezala, euskal ahozko literatura oparoa eta askotarikoa da. Hori ezbairik gabe baiezta daiteke, beste herriekin konparaziorik egin gabe". Koldo Mitxelenaren adierazpen horretatik abiatuta, 2018ko urtarrilean Xabier Paya-k Baionan eskaini hitzaldiaren asmoa izan da euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaintzea: definizioa, kronologia, generoak eta adibideak.
Ikus hitzaldiaren grabaketa