Ernest ALKHAT

Alkhat © JC Broca
Alkhat © JC Broca
IZEN-DEITURAK : ALKHAT BIDEGAIN, Ernest
SORTEGUNA : 1951-07-24
HERRIA : IHOLDI (Baxe Nabarre)
HERIOTZEGUNA: 2008-11-08
HERIOTZA LEKUA: ARMENDARITZE (Baxe Nabarre)
OFIZIOA : tindatzailea
BIZILEKUA : 1972-1981: BAIONA, geroztik ARMENDARITZE

MOTA : bat-bateko bertsuak eta bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Ernest Alkhatek bazituen bi osaba bertsulari zirenak: Josep eta Louis.  Plazan agertu zen lehen aldiz Aintzilan 1968an. Joanes Arrosagarai zuen kantukide. Bertsularien Lagunak elkartearen lehen lehendakaria izan zen. Postu hori utzi zuen bertsua erakasle izaiteko eskoletan eta ikastoletan. Heletako Maite Duhart-ekin ezkondua zen eta lau semeren aita. Asko ibili da eta bestalde ixtorio kondalari famatua zen Txomin Ezponda bezala. Antzerkilari, antzerki idazle ("Bordaberri" antzerkia) eta kantu egile izan da.

Bertsu jartzaile gisa sari asko eta partehartze frango.

Idazlana: Ene ezkilaren dangak. Auspoa, 2007.

BERTSULARI-TXAPELKETAK ETA SARIKETAK:

  • Orixe sariketa: Añorga (zenbait partehartze)
  • Zepai sariketa: Idiazabal (zenbait partehartze)
  • Lauaxeta sariketa 1980: txapeldun
  • Euskal Herriko Txapelketa nagusia 1982: Azkoitia (azken laurdenetan)

NAFARROAKO TXAPELKETAK:

  • Nafarroako txapelketa 1981 : Lesaka (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1982 : Lesaka (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1983 : Donibane Garazi (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1984 : Sunbilla (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1985 : Leitza (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1986 : Doneztebe (txapeldunorde)
  • Nafarroako txapelketa 1987 : Bera (txapeldun)
  • Nafarroako txapelketa 1988 : Iruña (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1989 : Baigorri (txapeldun)
  • Nafarroako txapelketa 1990 : Lekunberri (finalerdian taldeka)
  • Nafarroako txapelketa 1991 : Doneztebe (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1992 : Iruña (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1994 : Lesaka (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 1995 : Leitza (finalean)
  • Nafarroako txapelketa 2002 : Bidarrai (finalerdian)

LAPURDIKO TXAPELKETA 1987: Urruña (epaimahaikide egona)