Batekmila sorkuntza : Baionako Musika kontserbatorioaren ekarpena
Baionako Musika Kontserbatorioaren ekarpena « Batekmila » proiektuarentzat bikoitza da : musika elektroakustiko sorkuntza eta kantaria.

Parisen goi-mailako musika ikasketak bukatu ondoren, Laurent Martin, toki ospetsuetara gonbidatua izan da eta egonaldi luzeak egin ditu, aipagarrienak direla : Erromako Villa Médecis, Madrilgo Casa Velazquez eta Kyôtôko Villa Kujôyama.
« Batekmila » ikusgarriarentzat egin duen musika sorkuntza nagusiak ordu laurden bat irauten du, baina gero, ikusgarrian zehar, zatitxoak entzuten dira, antzerkiaren eta dantzaren artean loturak eginez, horrela ikusgarriari osotasun bat ematen diola.
Kantaria Beñat Achiary da. Baionako Kontserbatorioan ohiko kantua irakasten du, eta kantari gisa, munduan gaindi ibiltzen da. Bere estiloa arras berezia da eta « Batekmila » ikusgarrian ere, ez du kanturik hastetik buru ematen, baizik eta hitz bat edo hitzak hartuz, hobeki erran onomatopeiak baliatuz, zerbait aparteko eskaintzen du.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.