Gure elkarte-kideak

Sorkuntza artistikoa eta kulturaren praktika eta eskuragarritasuna laguntzen dituzten ekintza ezberdinak balorizatu eta sostengatzeko asmoz, sortzetik beretik, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren alorrean ari diren Ipar Euskal Herriko elkarteak azkarki sostengatzen ditu.

EKE-k bi laguntza mota proposatzen dizkie bere elkarte-kideei, egitasmo deialdi bat antolatuz eta informazio/sentsibilisazio uneak prestatuz.

Laguntza teknikoa eta diru laguntza

EKE-k bere elkarte-kideentzat daukan tekniko eta diru sostengu dispositiboak, ekimen anitz laguntzen ditu: sorkuntza egitasmoak, transmisio eta sentsibilizazio egitasmoak, programazio edo ekitaldi ekintzak, baita Hego Euskal Herrira joateko mugikortasun ekintzak ere. Horrela, urtero idekitzen duen proiektu deialdiaren bidez, EKE-k 150 egitasmo ezberdin baino gehiago hautatu eta sostengatzen ditu.
> Gehiago jakin

Informazio gaualdiak eta jarraipen kolektibo bat

Elkartekideen beharrei erantzuteko, izan dadin eguneroko kudeaketaz ala beren proiektuen garatzeko diren dispositibo ezberdinetaz, 2011z geroz, EKE-k informazio programa bat plantan ezarri du. Informazio bilkura ezberdinak izaten dira eta urteko jarraipen kolektibo bat. Horretarako, EKE DLA dispositiboan (Tokiko jarraipen dispositiboa) oinarritzen da.
> Gehiago jakin

Ikus ere