Inauteriak dantzan
Gazte kuadrila bat elkartu, eta baserriz baserri, etxez etxe abiatzen da, herriko atari guztiak bisitatuz. Etxe bakoitzaren aurrean kantuan edo dantzan egin, eta ondoren aginaldoa eskatzen du: jatekoa edo dirua.

Neguko errondak kantuz eta dantzaz beteta ageri dira, eta ez edonolako dantzak. Europa zaharreko erritual aberats bezain harrigarriak dantza tradizio ikusgarriz gorpuztuta aurki daitezke euskal inauterietan.
Ikus ere
- Thierry Truffaut ikerlariaren filmeak
Thierry Truffaut antropologoak batez ere neguarekin zerikusia duten ohiturei buruzko ikerketen karietara egin dokumental etnografikoen bilduma.
Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, baliabide zentroak...).