Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura Albisteak

Albisteak

Mozart eta bere gutunezko harremanak

Mozart eta bere gutunezko harremanak

2018ko azaroaren 18an Hazparnen eta abenduaren 9an Maulen, Mozart-en gutunezko harremanen inguruko bi musika eta literatura hitzordu proposatuak dira. Musika Iparraldeko Orkestraren esku izanen da. Euskarazko testuak aldiz, Txomin Heguy-k irakurriko ditu. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

2018/07/16

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zortzigarren edizioaren karietara, Iñaki Martiarena "Mattin" hautatua izan da. 2018ko azaroaren 5ean hasi eta hilabete batez, idazlea Hendaiako etxe famatuan egonen da Kamishibai ipuin bat idatzi eta marrazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

2018/06/04

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19a.

Gehiago irakurri

"Euskal komikigintza" -  Liburuzainendako formakuntza

"Euskal komikigintza" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute ekainaren 7an, Donibane Garaziko mediatekan. Gaia: euskal komikigintza.

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Biarritzen

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Biarritzen

2018ko maiatzaren 24an 18:00etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarria aurkeztuko dute Biarritzeko Mediatekan. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Jendeak" emanaldia Biarritzen

"Jendeak" emanaldia Biarritzen

2018ko apirilaren 27an, Ildoka taldeak Jendeak izeneko emanaldia eskainiko du Biarritzeko Mediatekan. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Mediatekak elkarrekin antolatu emanaldi hau 18:00etan hasiko da. 

Gehiago irakurri

35. Idazleen Biltzarra Saran

35. Idazleen Biltzarra Saran

2018/03/25

2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak izanen dira. Aurtengo Biltzar Saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emana izanen zaie. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Jendeak" emanaldia Senperen

"Jendeak" emanaldia Senperen

Uztaritzen eta Hazparnen aurkeztua izan ondoan, Ildoka taldearen "Jendeak" izeneko emanaldia Senpereko Larraldean ikusten ahalko da 2018ko urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 16:30etatik goiti. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Ondotik, liburua erosteko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Euskal kultur erakundeak "Ondarea eta sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da joan den urtean. Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira.

Gehiago irakurri

Agur eta ohore Joxean

Agur eta ohore Joxean

Joxean Artze poeta Gipuzkoarra 2018ko urtarrilaren 12an zendu da Usurbilen. Besteak beste, euskal kantu anitzen letragilea izan da. Aipatzekoa da adibidez, Txoria Txori (Hegoak) abesti ospetsuaren hitzak bereak direla. Entzun 2016ko martxoaren 4an, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin grabatu elkarrizketa.

Gehiago irakurri

Olerkariei deialdia 20. "Hatsaren Poesia" liburuarentzat

Olerkariei deialdia 20. "Hatsaren Poesia" liburuarentzat

2017/12/29

Senpereko Hatsa elkarteak euskal olerkariak 20. Hatsaren Poesia liburuan parte hartzera gomitatzen ditu. Olerkiak bidaltzeko azken epea 2018ko urtarrilaren 15ean finkatua da. Liburua apirilaren 8an, 'Hatsaren Poesia' egunean aurkeztua izanen da. 

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Senperen

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Senperen

2017ko azaroaren 24an, 18:30etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarri berria aurkeztuko dute Senpereko Larraldean. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute 2017ko azaroaren 30ean, Donostian. Gaia: arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

2017/10/26

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zazpigarren edizioaren karietara, Amaia Hennebutte hautatua izan da. Egunotan, idazlea Hendaiako etxe famatuan da haur eta gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Azaroaren 2an, 18:00etan, topaketa bat antolatua da bere lana aipa dezan. 

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarriaren estreinaldia Ziburun

"Oroitzen naizeino" ikusgarriaren estreinaldia Ziburun

2017ko urriaren 20an, 18:30etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarri berria aurkeztuko dute Ziburuko Ezpeletenian. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Amaia Hennebutte-k Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2017ko udazkenean

Amaia Hennebutte-k Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2017ko udazkenean

2017/07/26

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zazpigarren edizioaren karietara, Amaia Hennebutte idazlea hautatua izan da. Idazlea 2017ko urria eta azaroaren artean egonen da Hendaiako etxe famatuan haur eta gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 33. edizioa maiatzaren 17, 18 eta 25ean iraganen da Baionan eta Iruñan. Maiatz aldizkariaren 64. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat hitzordu antolatuak dira bi hirien arteko kultura harremanak azkartu nahian. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

"Euskarazko haur eta gazte literatura" - Liburuzainendako formakuntza

"Euskarazko haur eta gazte literatura" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute maiatzaren 11n, Kanboko mediatekan. Gaia: euskarazko haur eta gazte literatura.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2017ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2017ko deialdia

Zazpigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 29a.

Gehiago irakurri