Durangoko azoka 2016: Iparraldeko argitaletxeak

Aurten hamar urte beteko dituen Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko editoreen ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko azokan.

Durangoko azoka (argazkia: Jakes Larre - EKE)
Durangoko azoka (argazkia: Jakes Larre - EKE)
Orain duela 10 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta Euskal kultur erakundeak. Ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, GatuzainIkas, Zortziko eta Maiatz argitaletxeak, Saroia labelaIparraldeko Ikastolak eta Kanaldude web telebista azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Goienkale 22 - 34 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da).

Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako.

Iparraldeko argitaletxeen berritasunak

Azpimarra dezakegu aurten ere proposamen anitza izanen dela Iparraldetik. Ekoizpen kulturala bere osotasunean aurkitzen ahalko da (liburuak, diskoak, liburu-diskoak, DVD-ak, egutegia...).

Iparraldeko ekoizpenak - 2016
Iparraldeko ekoizpenak - 2016