Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Musika
Arte plastikoa eta musika egonaldi deialdia BALEAPOP #8

Arte plastikoa eta musika egonaldi deialdia BALEAPOP #8

Moï Moï kolektiboak BALEAPOP festibalaren 8.edizioa antolatzen du 2017ko agorrilaren 23tik 27ra Donibane Lohizunen, Ducontenia parkean eta hiriko zentroan. Karia hortara deialdi bat antolatua da. Helburua: arlo anitzeko (musika eta artea) obra bat burutzea Baleapop festibalarentzat. Hautatutako artistak/artista kolektiboak obra berezi baten ekoizpenarentzat elkarlanean arituko dira, bi diziplinak uztartuz. Parte hartzeko epea: 2017ko martxoaren 2a aitzin.

Gehiago irakurri

"Euskal kulturaren eguna" Maurice Ravel Kontserbatorioan

"Euskal kulturaren eguna" Maurice Ravel Kontserbatorioan

Bostgarren urtearentzat, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak "Euskal kulturaren eguna" antolatzen dute 2017ko urtarrilaren 25ean, 9:30etatik 17:00ak arte, Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin. Aurten, gomitatu dituzte Garikoitz Mendizabal (txistularia) eta Aitor Furundarena (akordeoilaria) bikotea, "Bi poliedro" deitu diskoaren inguruan. Ohizko errepertorioak berrikusiz, bi artista hauek musika perspektiba berriak urratsen dituzte. Mahai-inguru bat antolatua izanen da bi artista hauekin, ohizko musiken erakaskuntzaz, irakasleei idekia eta master-class ekitaldi batek osatuko duena.

Gehiago irakurri

"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

2016/12/04

2016ko abenduaren 7 eta 11n, Kiribil konpainiak iZ ikusgarri berria estreinatuko du Hendaiako Mendizolan gelan. Sorkuntza hau antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz galdezkatzen gaituena. Eskoletako haurrei zuzendu hainbat emanaldi izanen dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Iparraldeko txistulariei deia

Iparraldeko txistulariei deia

2016/12/01

Herri Soinu elkarteak, "Iparraldean txistu praktika berpiztu " deitutako mugaz gaindiko egitasmoa gauzatu du Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin. Proiektu honek, txistua hunkitzen duten arlo guziak landuko ditu : soinularien saretzea, dokumentuan bilketa, ikaskuntza, ikuskizunen hedapena, sorkuntza... Proiektuaren berri ukaiteko gisan, galdegina zaie Iparraldeko txistulari guziei beren burua ezagutaraztea Herri Soinurekin harremanetan sartuz.

Gehiago irakurri

"Errobi Kantatuz" Senperen eta Ortzaizen

"Errobi Kantatuz" Senperen eta Ortzaizen

2016/11/26

Urri bukaeran Alduden antolatu bi kontzertu arrakastatsuen ondotik, "Errobi Kantatuz" kantaldiaz gozatzeko beste bi aukera berri izanen dira : lehenik Senperen azaroaren 26an eta bigarrenik Ortzaizen abenduaren 18an. Bi kontzertu horietan, Euskal Herriko kantari edo talde andana batek Andde Duhalde-ren, Mixel Ducau-ren eta Errobi taldearen kantuak bere moduan eskainiko ditu. 

Gehiago irakurri

Usopop festibalaren edizio berri bat Saran

Usopop festibalaren edizio berri bat Saran

2016/11/21

2016ko azaroaren 27an, igandez, Usopop festibalaren edizio berri bat ospatuko da Sarako Lur Berri gelan. Arratsaldeko 17:00etatik goiti, hiru talde ikusten ahalko dira : Noiserv artista portugesa eta horrekin batean, Ekiza eta Bilau euskaldunak. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hameka Euskaraz

Hameka Euskaraz

2016ko urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Hameka Euskaraz zikloaren edizio berri bat iraganen da Luhuson eta Larresoron. Bi egun horietan, antzerki, dantza, txotxongilo eta musika ikuskizunak aldizkatuko dira, adin guzietako jendeeri zuzendu euskal sorkuntza ohoretan ezarriz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donibane Garazin

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donibane Garazin

2016ko urriaren 22an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertuaz preziatzeko parada izanen da Donibane Garazin. The Hyènes taldearen zuzeneko musikak Thierry Murat eta Rascal-en "Bolada txarrean" ("Au vent mauvais") komikian oinarritu irudiak lagunduko ditu, ikusgarri berezi batentzat. Hitzordua 20:30etan finkatua da Le Vauban gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Topaketa Orosz Zoltán & Kornél Horváth musikari hungariarrekin

Topaketa Orosz Zoltán & Kornél Horváth musikari hungariarrekin

2016/10/10

2016ko urriaren 15ean, musika topaketa interesgarri bat iraganen da Baionan, Hungariako Orosz Zoltán eta Kornél Horváth bikotearen eta Philippe de Ezcurra euskal akordeoilariaren artean. Haizebegi festibalaren karietara antolatua den kontzertu hau 21:30etan hasiko da Atalante Zinegelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Naia Robles Aranguiz Kaperan a Kapela

Naia Robles Aranguiz Kaperan a Kapela

2016/10/03

2016ko urriaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Naia Robles Aranguiz-ek kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau Kaperan a Kapela zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Herri Uzta 2016

Herri Uzta 2016

2016ko urriaren 6tik 9ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren edizio berri bat antolatuko du Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez, mintzaldi, ikusgarri, kontzertu eta animazio andana batez gozatzeko parada izanen da Uztaritzen, Kanbon, Arrangoitzen eta Ezpeletan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

2016ko irailaren 17an, arratseko 19:30etatik goiti, ikusgarri berezi bat emana izanen da Pariseko "Théâtre du Châtelet" antzoki ospetsuan. Pastoral zatiak, musika eta dantza uztartuko dituen "Ohiberritze" ikuskizunak lotura egin nahi du Euskal Herriko ohiduren eta sorkuntzaren artean. "Festival d'Automne" festibalaren barnean antolatua da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Gehiago irakurri

Baleapop festibala Donibane Lohizunen

Baleapop festibala Donibane Lohizunen

2016ko agorrilaren 24tik 28ra, Moï Moï kolektiboak Baleapop festibalaren 7. edizioa antolatzen du Donibane Lohizunen. Bost egunez, mundu guziko artista andana bat agertuko dira herriko parke, karrika eta hondartzetan, musika eta arte garaikide festibal berezi honentzat. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

2016/07/18

Zazpigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira : Arnaga kuartetoarena uztailaren 29an La Collègiale elizan iraganen dena, eta Enara emazte koruarena uztailaren 30ean, Protestanteen Tenpluan iraganen dena.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2016

Errobiko Festibala 2016

2016/07/16

2016ko uztailaren 21etik 24ra, Ezkandrai elkarteak Errobiko Festibalaren 21. edizioa antolatuko du Itsasun. Lau egunez, Lapurdiko herriak mota guzietako sorkuntzak eta topaketa artistikoak biziko ditu, "Izan ! Erran ! Sortu !" lemaren inguruan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Nuit d’encontre": sei artista, sei hizkuntza. Egonaldi paregabea eta kontzertuak

"Nuit d’encontre": sei artista, sei hizkuntza. Egonaldi paregabea eta kontzertuak

2016/07/11

Gaël Sieffert alsaziarra, Rozenn Talec bretainiarra, Diana Saliceti korsikarra, Coralie Nazabal okzitaniarra, Tiaz reuniondarra eta Philippe de Ezcurra euskalduna elkartu dira kantu errepertorio bat sortu eta "La Nuit d'Encontre" izeneko ikusgarri baten sortzeko. Astaffort herrian egin egonaldi baten ondotik, hizkuntza eta kultura ezberdinak nahasten dituen ikusgarria toki frangotan aurkeztuko dute. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal Herria Zuzenean 2016

Euskal Herria Zuzenean 2016

2016/06/30

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 21. edizioa uztailaren 1,2 eta 3an ospatuko da. Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan izan ondoren, Euskal Herriko festibal zaharrenak laugarren aldiz Lekorne izanen du topaleku. Karia hortara, mota guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira gune ezberdinetan. Bolondresen laguntza ere ez da faltako.

Gehiago irakurri

Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko 2016ko diru-laguntzak zabaldu ditu Etxepare institutuak

Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko 2016ko diru-laguntzak zabaldu ditu Etxepare institutuak

Etxepare Euskal Institutuak 2016 urterako musika biretarako eta kontzertu berezietarako diru-laguntza modalitatearen deialdia argitaratu du. Musika biratzat hartzen du, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at. Ekainaren 30a arte dago zabalik deialdia.

Gehiago irakurri

FAMDT federazioaren topaketak Uztaritzen

FAMDT federazioaren topaketak Uztaritzen

2016/05/27

Frantzian ohiko musiken eta dantzen arloko elkarteak biltzen dituen federazioak bere urteko topaketak Uztaritzen antolatuko ditu aurten ekainaren 10tik 11ra, Herri Soinu bertako elkarteak lagundurik.

Gehiago irakurri

Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

2016ko ekainaren 4an, Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]