Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gaia: Euskara
"Besta bai, euskaraz ere bai!" -  Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

"Besta bai, euskaraz ere bai!" - Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziz, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko. Oraingoan, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu berri du.

Gehiago irakurri

Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

Maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Patri Urkizu, euskal filologia Doktoreak, mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Bere ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz aipatuko ditu, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2019

Herri Urrats 2019

2019ko maiatzaren 12an, Herri Urratsen 36. edizioa iraganen da Senperen, "LK" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko parada emateaz gain, aurten ere ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Gehiago irakurri

21. Korrika, Garestik Gasteizera

21. Korrika, Garestik Gasteizera

2019/03/25

21. Korrika apirilaren 4tik 14ra iraganen da. Nafarroako Garestik hasi eta hamar egunez, euskararen aldeko lasterkaldi handiak Euskal Herri guzia zeharkatuko du kilometroz kilometro Gasteizeraino heltzeko. Xuberotik, Nafarroa Beheretik eta Lapurditik ere pasatuko da apirilaren 7 eta 8an. Aurtengo lema "Klika" da.

Gehiago irakurri

"Otsail Ostegunak" zikloaren edizio berri bat Donapaleun

"Otsail Ostegunak" zikloaren edizio berri bat Donapaleun

2019ko otsailaren 7tik 28ra, Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren edizio berri bat iraganen da Donapaleun. Otsaileko ostegun arrats guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

Gehiago irakurri

Helduendako euskara kurtsoen sartzea

Helduendako euskara kurtsoen sartzea

2018/09/16

AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Izena emateko permanentziak irailaren 10ean hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan eta kurtsoen hasiera urriaren 1ean finkatua da.

Gehiago irakurri

Mintzalasai 2018

Mintzalasai 2018

Irail guzian, Mintzalasai festibalaren 7. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Hogeita hamar egunez, bertako elkarteek ekitaldi andana bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Gehiago irakurri

Euskararen munduak : indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak

Euskararen munduak : indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen dizuete. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da heldu den ekainaren 29an, Baionako Fakultatean, administrazioaren eraikinean, 41 anfiteatroan (sartzea Sainte-Claire aparkalekutik).

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2018

Herri Urrats 2018

2018/05/07

2018ko maiatzaren 13an, Herri Urratsen 35. edizioa iraganen da Senperen, "Prefosta !" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko estakurua izateaz gain, ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Gehiago irakurri

EuskarAbentura, lotu espedizioari !

EuskarAbentura, lotu espedizioari !

2018ko uztailan, Euskal Herriko herrialde guziak zeharkatuko dituen espedizio gaztea da EuskarAbentura. Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik iraganez, 16-17 urteko 120 gaztek esperientzia ahaztezina biziko dute datorren udan. Izenak martxoaren 18a aitzin eman behar dira.

Gehiago irakurri

Helduendako euskara kurtsoen sartzea

Helduendako euskara kurtsoen sartzea

2017/09/28

AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Izena emateko permanentziak irailaren 11n hasiko dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan eta kurtsoen hasiera urriaren 2an finkatua da.

Gehiago irakurri

Mintzalasai 2017

Mintzalasai 2017

Irail guzian, Mintzalasai egunen 6. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Sei astez, bertako elkarteek ekitaldi parrasta bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2017

Herri Urrats 2017

2017/05/04

2017ko maiatzaren 14an, Herri Urratsen 34. edizioa iraganen da Senperen. Aurten bilduko den dirua, besteak beste Etxepare lizeo berria diruztatzeko baliatuko da. Oraingoan ere, Seaskak denendako egitarau aberatsa apailatu du.

Gehiago irakurri

Piarres Charritton euskaltzaina zendu da

Piarres Charritton euskaltzaina zendu da

2017/03/17

Piarres Charritton hazpandar euskaltzain emeritua martxoaren 17an hil da Baionan. 95 urte zituen. Euskal kulturaren egiazko entziklopedia bat da utzi gaituena.

Gehiago irakurri

2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

Jean-Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabil, 1935) filologo eta euskaltzaleak eskuratu du 2016ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko lana azpimarratu du epaimahaiak, Xiberoko errealitatea argi islatzen duen pertsona izanik. Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da.

Gehiago irakurri

"Euskararen historia laburra" liburuxka

"Euskararen historia laburra" liburuxka

2016/07/30

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" dibulgazio liburua bertsio numeriko hirueledun batean argitaratu dute, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2016

Herri Urrats 2016

2016/05/02

2016ko maiatzaren 8an, Herri Urrats-en 33. edizioa  ospatuko da Senperen. Aurten ere, Seaskak hainbat animazio prestatu ditu "Euskara jaldi hadi mundura" lemaren inguruan. Bilduko diren etekinak Baionako lanbide lizeo berriaren eraikitzeko baliatuko dira.

Gehiago irakurri

Eragile pribatuen diruz laguntzeko Euskararen Erakunde Publikoaren 2016ko dispositiboa

Eragile pribatuen diruz laguntzeko Euskararen Erakunde Publikoaren 2016ko dispositiboa

2016/04/01

Euskararen Erakunde Publikoaren administrazio kontseiluak Iparraldeko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2016ko dispositiboa zabaldu du. Diru laguntza eskabide txostenak apirilaren 30erako helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

"Otsail Ostegunak" Donapaleun

"Otsail Ostegunak" Donapaleun

2016ko otsaileko 4tik 25era Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren 20. edizioa iraganen da Donapaleun.  Otsaileko ostegun guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

Gehiago irakurri

Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

2015/09/15

Euskara praktikoa lemapean, AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Klaseak urriaren 5ean hasiko dira.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]