Durangoko azoka 2017: Iparraldeko argitaletxeak

Aurten hamaika urte beteko dituen Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko editoreen ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko azokan.

Durangoko azoka (argazkia: EKE - J.Larre)
Durangoko azoka (argazkia: EKE - J.Larre)
Orain duela 11 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta Euskal kultur erakundeak. Ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, GatuzainIkas, Zortziko eta Maiatz argitaletxeak, Saroia labela, eta Iparraldeko Ikastolak telebista azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Goienkale 21 - 29 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da).

Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako.

Iparraldeko argitaletxeen berritasunak

Azpimarra dezakegu aurten ere proposamen anitza izanen dela Iparraldetik. Ekoizpen kulturala bere osotasunean aurkitzen ahalko da (liburuak, diskoak, liburu-diskoak, DVD-ak, egutegia...).

2017ko uzta
2017ko uzta