Durangoko azoka 2025

2025ean hemeretzi urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak izanen dira Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra.

2025eko kartela © Durangoko azoka
2025eko kartela © Durangoko azoka
Aurten 16 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen.

Argitaletxeak: GatuzainHerrimaIkasMaiatzZortziko
Diskoetxeak/labelak: Usopop diskak, Saroia (Kalakan), Maita kultura
Artistak/taldeak: Maider, KarmaXutik
Bestelako egitura: Iparraldeko ikastolak, Herri Urrats elkartea, Ekialdeko estudioa, Giltzaera, Euskaltzaleen biltzarra

Euskal kultur erakundeak 2025ean plazaratu diren ekoizpenak zerrendatu ditu SORMEN aldizkari numerikoaren argitalpenen atalalean (euskaraz direnak osoki edo elebidunak). 
EKEren laguntzarekin azokaren 60. edizioan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu (argitaletxe, disketxe edo elkarteak) katalogo horrek baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).
Bi sail ditu, diskoena eta liburuena.

Erran gabe doa argitalpen horiek, salbuespenak salbuespen, Durangoko azokan salgai izanen direla.

Gehiago jakin