Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura Webografia

Webografia

Euskal literaturaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak.
Euskal literatura
"Kaieretan bilduak zirenak" - 2018-09-28, Berria.eus

Marikita Tambourinek lehen olerki bilduma argitaratu du. 1965etik gaur arte idatzitako aleak dira.

Tags:

Inaki Mariarena-Mattin ilustratzailea Nekatoenearako hautatua | 2018-07-10, Euskal Idazleen Elkartea

Tags:

Euskal kulturak dauzkan irismen arazoak berretsi ditu Soziometroak | 2018-05-16, Kultura - Berria.eus

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak, eta euskaldunek euskal kulturarekin duten harremana erakusten dute datuek.

Tags:

Esteve Materraren 1617ko liburuaren edizio kritikoa argitaratu dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak | 2018-03-28, Euskaltzaindia

Ikerketa-lanak erakutsi du uste izan dena baino garrantzitsuagoa izan zela Materra, bai euskal literaturaren esparruan, bai hortik kanpo ere. 'Doctrina Christiana'ren lehen edizioak orain dela lau mende ikusi zuen argia, Bordelen.

Tags:

Maddi Zubeldia: "Irakurleen gustukoa izan dela ohartzeak poz handia eragiten dit" | 2018-03-23, Uberan - Euskal Idazleen Elkartea

Deserria haurtzaro (Elkar) eleberriari esker 111 Akademia Sariaren finalera iritsi da. Maddi Zubeldia Arozena ziburutar idazleak lehen nobela du hauxe eta "lehen asmoa aspalditik barnean neraman korapilo minbera askatzea izan dut", email bidezko elkarrizketa honetan aitortu digunez. "Eta deserriaren gaia tratatzea ere interesgarri iruditu zait". Liburuaren azalak argi iradokitzen duen bezala, haur baten ikuspegitik landu du deserriaren ingurukoa.

Tags:

Gazteluma 2018- Maialen Hegi-Luku: «Enetzat, eleberri honek funtzio katartiko bat ukan du» | 2018-03-23, Berria

'Girgileri anderea' eleberriak nahasmendu bipolarra duen protagonista bat dauka. Maialen Hegi-Lukuren lehena da, Gazteluma bekaren bederatzigarren deialdian argitaratua.

Tags:

Uxue Alberdi eta Maddi Zubeldia, 2017ko 111 Akademiaren Sariko finalistak | 2018-03-19, 111 Akademia

2017. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko akademiakideek "Deserria haurtzaro" eta "Jenisjoplin" eleberrien artean hautatu behar dute sariduna.

Tags:

Sarako Idazleen Biltzarra 2018: Ildo beretik, eta berrituz | 2018-03-21, Berria

Idazleen Lapurdiko hitzordu nagusiak, apirilaren lehenean eta 2an iraganen da. Hau da, Pazko astelehenean eta bezperan. 120 idazle, 25 argitaletxe eta hamabost elkarte iragarri dituzte. Bi urtean behin bezala, aurten ere Biltzarrak bere sariak banatzekoak ditu. Batetik, Auxtin Zamora olerkaria, Hatsa poesia egitasmoaren eramailea, dute saritzekoa, eta bestetik, Jean-Claude Larronde historialaria.

Tags:

Sortzaileen Katalogoa

Gotzon Barandiaran-ek Berria egunkariaren laguntzaz osatu euskal sortzaileen katalogoa (antzerkia, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, ikus-entzunezkoak, literatura, musika).

Tags:

Maddi Zubeldia: «Bizitza ulertzeko gai izango banintz, ez nuke sortu beharrik izango» |2018-01-25, Berria.eus

Amaren gaixotasunaren prozesuari kanpotik begiratzeko, idazteari ekin zion Zubeldiak. Eguneroko gertakarietatik aldentzeko baliatzen ditu musika eta hitzak, baita isilik daudenei ahotsa emateko ere.

Tags:

Irakurtzeko elkartuak | Berria.eus, 2017-01-19

Irakurketa klubak sortu dituzte Baionan eta barnealdean. Irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, elkartzeko momentu goxoak dira.

Tags:

Joxan Artze hil da | 2018-01-12, Berria

Poeta, Ez Dok Amairuren sortzaile eta parte, euskal literaturaren zutabe garrantzitsuenetako bat izan zen Joxan Artze (Usurbil, 1939). 60ko hamarkadan euskal kultura berritu eta bizitu zuen artista klabea. Gaixo zegoen, eta gaur hil da, etxean.

Tags:

Abian da Idazle gazteentzako Azkue Literatur sarien deialdi berria

Idazle gazteentzako euskarazko R. M. Azkue Literatura Sarien deialdi berria egin du Akademiak. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu. Sari hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio edo olerki-lan aurkez daiteke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik. Hori bai, lanak originalak izan behar dute eta argitaratu gabeak. Originalak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.

Tags:

Mixel Thikoipe idazle, kantari, euskaltzale eta sindikalista amikuztarra zendu da | 2017-07-19, Berria.eus

Tags:

"Beste arteen gisara, ipuinek emozioak pizten dizkigute"

Tags:

«Ipar Euskal Herrian kontalaritza ez da errespetatua» | Berria.eus

"Irakasle ofizioan erretreta hartu zuenean ekin zion kontalaritzari, buru-belarri ekin ere. Makina bat saio egiten ditu mediateketan eta ikastetxeetan, beti asmo bera hartuta: irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzea, eta hori, euskaraz egitea."

Tags:

Booktegi.eus

- Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu. - Liburuak dohainik deskarga ditzakezu. Eta lagunei gomendatu. - Liburuak dohainik plazara ditzakezu, gure baldintzak betez gero. - Harpidetzen bazara, azken liburuen berri jasoko duzu e-postaz.

Tags:

Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina hil da, 90 urte zituela | 2017-02-23, Euskaltzaindia

Tags:

Sarrionandiak zuzenduko du Etxeparek Habanan zabalduko duen irakurletza | 2016-11-02, Berria.eus

2016ko azaroan zabalduko da Euskara eta Euskal Kultura irakurletza, Habanako Unibertsitateak eta Etxeparek lortutako hitzarmenari esker.

Tags:

2016ko R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia egin du Euskaltzaindiak

Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko deialdia da. Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko ditu Akademiak.

Tags:

Gehiago…
XX. mendeko euskal literatura

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

XX. mendeko euskal literatura

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida

Gida - Kultur ekitaldiak

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.
Gida kontsultatu

Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).