Idazle garrantzitsu gutti XVIII. mendean

Hamazazpigarren mende ondarretik eta hemeretzigarren mende hastapena arte, euskal literatura sorkuntza frango ahula izan zen. Halere, bi elizagizon aipatu behar ditugu: Salvat Monho, Isturiztar olerkaria eta bereziki Juan-Antonio Mogel, bizkaitarra, hizkuntza jori bat erabiliz Peru Abarka idatzi zuena, eta zinezko klasikoa bilakatua dena.

Bi laiko ere gogoratu behar ditugu : Sarako Joanes Etxeberri medikua eta Egiateguy xiberotarra. Oroz gainetik goraipatuko dugu Manuel  de Larramendi (1690 - 1766) gipuzkoar jesuita, hizkuntzalaritzan ikaragarriko lanak egin zituena. Harekin batera, beste batzu ere izan ziren gramatika alorrean eta euskal hizkuntza goresten bermatu zirenak. Labur biltzeko, ikerlari gehiago beraz, idazle baino.