Idazle egonaldiak Abbadia eremuan

2011az geroztik, Euskal Itsasbazterreko IAEZI-k (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak), Euskal kultur erakundeak, eta Euskal Idazleen Elkarteak, beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte literatura egonaldiak antolatzeko. Karia hortara euskal idazle gazteak gomitatzen dituzte Abbadia eremuko Nekatoenea etxean, Hendaian.

Iñaki Martiarena
Iñaki Martiarena
2018ko egonaldia: Iñaki Martiarena "Mattin"

Egunkarian marrazki mota ezberdinekin hasi zuen bere ibilbidea, polikinaka gazteengan gerturatuz, zuzeneko emanaldiak eta hainbat ilustrazio tailerrak eginez. Bere argitalpen multzoa ugari eta anitza izan da. Horrekin batera, Galtzagorri elkartekide da hasieratik, sari ezberdinak irabazi ditu eta Euskal Herria ordezkatu du Bruselako komiki jaialdian.
Nekatoenea inguruko elementuak baliatu ditu bere kontakizunean. Hala nola: sagastia, kaioak, itsasoa… Ipuin hau, naturaren eta bereziki kostaldearen aberastasunaz ohartaraztea baliatu da adierazi du.
Gehiago jakin

Amaia Hennebutte
Amaia Hennebutte
2017ko egonaldia: Amaia Hennebutte

Lanbidez irakasle, idazle, ikusgarri-sortzaile, marrazkilari, hitzen malabarista ere... haurrengandik gertu izan dena eta sinesten duena txikienek ere poesia merezi dutela, ongi barneratzeko gai direla.
Liburu andana argitaratua eta Euskal Herriko zoko guzietan hainbat ikusgarri eskaintzen duena.
Gehiago jakin

Unai Oiartzun
Unai Oiartzun
2016ko egonaldia: Unai Oiartzun

Irunen sortua 1992an, kazetaritza eta idazketan aritu da azken urteotan.
Hala nola, Irunero aldizkaria, Txingudi onlineAntxeta Irratia, modu ezberdinetako hedabideetan aritu da.
Honek, gazteendako eleberri historiko baten proiektua bazuen, 1936-1944 urteen artean gertatzen dena. Ihesaldia, erbestea, jende berria, modu berrian bizitzea eta edozein eleberritan bezala, kezka, amodio eta egunerokotasuna izan dira gipuzkoar gazteak proposatu duen lanean.
Gehiago jakin

Patxi Zubizarreta
Patxi Zubizarreta
2015eko egonaldia: Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta Ordizian sortu bazen ere (1964), Gasteizen euskal filologia ikasketak burutu ondoan, harrezkero bertan bizi da. Irakaskuntzan sar-jalgi bat egin arren, besteak beste Kanboko Xalbadior kolegioan, literaturarekin bizi da. Bere lanak molde askotarikoak dira, baina nabarmendu behar da azken urteotan beste diziplina artistikoekin bat egiteko erakutsi duen joera: pintura, musika, zinema…
Gazteentzako eskaintza ekarri digu Zubizarretak. Xumea, oinarrizkoa, bi gazteen arteko maitasunaz mintzatzen den eleberria proposatu zuen.
Gehiago jakin

Aitzol Lasa
Aitzol Lasa
2014ko egonaldia: Aitzol Lasa

Aitzol Lasa (Barañain, 1978), matematikalaria da eta matematikako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Aitzol Lasak proposamen berezia aurkeztu du, matematikak eta literatura batzen dituena. Bere hitzetan "Letrak eta zientziak oso ongi uztar daitezke, ez dira kontrajarrita; aitzitik, elkarren eskutik joan daitezke". Beraz, zientzia gazteengan hurbiltzeko asmotan, zenbakiak eta formulak baino, hizki, esaldi eta esaerak landu ditu. 
Gehiago jakin

Yolanda Arrieta
Yolanda Arrieta
2013ko egonaldia: Yolanda Arrieta

Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak antolatu Hendaiako literatura egonaldian parte hartu du idazle bizkaitarrak. Bere idazketa egonaldia 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3a arte iragan zen. 
Yolanda Arrietak idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.
Gehiago jakin

Ekhiñe Egiguren
Ekhiñe Egiguren
2012ko egonaldia: Ekhiñe Egiguren

Ekhiñe Egiguren (1978, Donostia), arkitektua da ofizioz, eta poeta afizioz. Idazle gazte gehienak bezala, guti argitaratua izan da, orain arte. Hendaiako Nekatoenean egonaldi bat bete du, Abadiako eremuaren erdian, Euskal kultur erakundeak, Idazleen Elkarteak eta IAEZI-k antolaturik. Natura eta ondarea izan ditu inspirazio-iturriak, baita bidexketan topatu hainbat abenturak.
Gehiago jakin

Fernando Morillo
Fernando Morillo
2011ko egonaldia: Fernando Morillo

Fernando Morillo (1974, Azpeitia, Gipuzkoa) idazlea da, bereziki haur eta gazte literaturan. "Gaumin" bere argitaletxea berriki plantan emana du. Euskal kultur erakundearen Hogei'ta egitasmoaren karietara, Hendaiako IAEZI eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarekin, Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian egonaldia egitn zuen, 2011ko urriaren 17tik azaroaren 20a arte. Abentura liburu bat idatzi du, bere ametsen tintatik.
Gehiago jakin