Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Hogei'ta programa Deialdiak eta lehiaketak Idazle egonaldiak Abbadia eremuan

Idazle egonaldiak Abbadia eremuan

Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itsasbazterreko IAEZIk (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak) eta Euskal Kultur Erakundeak beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte literatura egonaldiak antolatzeko.

Karia hortara euskal idazle gazteak gomitatzen dituzte Abbadia eremura, Hendaian.

Iñaki Martiarena2018ko egonaldia: Iñaki Martiarena "Mattin"

Egunkarian marrazki mota ezberdinekin hasi zuen bere ibilbidea, polikinaka gazteengan gerturatuz, zuzeneko emanaldiak eta hainbat ilustrazio tailerrak eginez. Bere argitalpen multzoa ugari eta anitza izan da. Horrekin batera, Galtzagorri elkartekide da hasieratik, sari ezberdinak irabazi ditu eta Euskal Herria ordezkatu du Bruselako komiki jaialdian... Gehiago jakin

Amaia Hennebutte2017ko egonaldia: Amaia Hennebutte

Lanbidez irakasle, idazle, ikusgarri-sortzaile, marrazkilari, hitzen malabarista ere ... haurrengandik gertu izan dena eta sinesten duena txikienek ere poesia merezi dutela, ongi barneratzeko gai direla. Liburu andana argitaratua eta Euskal Herriko zoko guzietan hainbat ikusgarri eskaintzen duena... Gehiago jakin

Unai Oiartzun

2016ko egonaldia: Unai Oiartzun

Irunen sortua 1992an, kazetaritza eta idazketan aritu da azken urteotan. Hala nola, Iruneroaldizkaria, Txingudi onlineAntxeta Irratia, modu ezberdinetako hedabideetan aritu da.Gehiago jakin

2015eko egonaldia: Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta Ordizian sortu bazen ere (1964), Gasteizen euskal filologia ikasketak burutu ondoan, harrezkero bertan bizi da. Irakaskuntzan sar-jalgi bat egin arren, besteak beste Kanboko Xalbadior kolegioan, literaturarekin bizi da. Bere lanak molde askotarikoak dira, baina nabarmendu behar da azken urteotan beste diziplina artistikoekin bat egiteko erakutsi duen joera: pintura, musika, zinema…Gehiago jakin

2014ko egonaldia: Aitzol Lasa

Aitzol Lasa
Aitzol Lasa

Aitzol Lasa (Barañain, 1978), matematikalaria da eta matematikako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Aitzol Lasak proposamen berezia aurkeztu du, matematikak eta literatura batuko dituena. Bere hitzetan "Letrak eta zientziak oso ongi uztar daitezke, ez dira kontrajarrita; aitzitik, elkarren eskutik joan daitezke". Beraz, zientzia gazteengan hurbiltzeko asmotan, zenbakiak eta formulak baino, hizki, esaldi eta esaerak landuko ditu. Gehiago jakin

2013ko egonaldia: Yolanda Arrieta

Yolanda Arrieta

Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak antolatu Hendaiako literatura egonaldian parte hartuko du idazle bizkaitarrak. Bere idazketa egonaldia 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3a arte iraganen da. Gehiago jakin

2012ko egonaldia: Ekhiñe Egiguren

Ekhiñe Egiguren

Ekhiñe Egiguren (1978, Donostia), arkitektua da ofizioz, eta poeta afizioz. Idazle gazte gehienak bezala, guti argitaratua izan da, orain arte. Hendaiako Nekattoenean egonaldi bat bete berri du, Abadiako eremuaren erdian, Euskal Kultur Erakundeak, Idazleen Elkarteak eta CPIE-k antolaturik. Natura eta ondarea izan ditu inspirazio-iturriak, baita bidexketan topatu hainbat abenturak. Olerkiak ontzen ari zaizkion bitartean, bere ikusmoldea partekatu digu. Begirada zabaldurik eta zorrozturik atera dela iduri luke... Gehiago jakin

2011ko egonaldia: Fernando Morillo

Fernando Morillo

Fernando Morillo (1974, Azpeitia, Gipuzkoa) idazlea da, bereziki haur eta gazte literaturan. "Gaumin" bere argitaletxea berriki plantan emana du. Euskal kultur erakundearen Hogeita egitasmoaren karietara, Hendaiako CPIE eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarekin, Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian egonaldia egiten ari da, azaroaren 20a arte. Abentura liburu bat idaztea du xede, bere ametsen tintatik. Gehiago jakin