Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsuaren arauak Neurria

Neurria

Bertsulariek nagusiki bost neurri mota baliatzen dituzte.
  • Zortziko handia
  • Zortziko ttikia
  • Hamarreko handia
  • Hamarreko ttikia
  • Bederatzi puntukoa

Bestalde, hain klasikoak ez diren beste erritmika mota batzu badira, gutti baliatzen direnak.

Zortziko handia eta Zortziko txikia

Gehienik erabiliak diren neurriak dira, bertsuak 4 neurtitz dituelarik.

Zortziko handia

Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.

Manex  gaztea lerden ederra  eskuan  mizpir  makila

Ma-nex  gaz-te-a  /  ler-den  e-de-rra  /  es-ku-an  miz-pir  ma-ki-la
1     2      3    4   5  /    6    7       8  9  10   /    1    2    3       4    5       6   7   8

Manex gaztea, lerden ederra, eskuan mizpir makila,
Zuberoako mendi mendian dabil kasko goren bila...
Leize zilorat lerratu eta, gelditu da seko hila!
Horra zergatik, pena dolorez, mintzatu zaigun ezkila.

Zortziko txikia

Zortziko txikiak aldiz 13 silaba ditu eta etenaldi bakar bat zazpigarren silabaren ondotik.

Zer-ga-tik a-ri zai-gun / ni-ga-rrez ez-ki-la
1     2     3 4  5   6     7    /   1   2     3      4   5  6

Zergatik ari zaigun, nigarrez ezkila?
Manex gazte lerdena, eskuan makila
Mendiz mendi dabil, kasko goren bila
Zilorat eroririk, gelditu da hila!

Hamarreko handia eta Hamarreko txikia

Neurri hauek ere biziki erabiliak dira. Lehenak 18 silaba ditu eta bigarrenak 13.

Hamarrekoak bost lerro ditu eta Zortzikoak lau.

Adibidez :

Xabier Amurizaren bertsu bat (" Aita izena")

Aita nuen nik umoretsua, inoiz, geza ta gazia,
Harek agertu zidan bidea, baitzen bertsoz ikasia;
Oi ene aita, nire egunak ere aurrera doaz ia,
Baina zugandik hartua baitut bertsutarako grazia,
Nik egingo dut arbola haundi zuk emandako hazia!

Mattin-en bertsu bat (Martin Trecu)

Bestakari izan naiz Arbonan bazkaltzen,
Ate leihoak hetsirik, trankil joana nintzen...
Kantu zahar ta bertsu, orotarik bazen;
Ordu hartan ez nuen, ez segur pentsatzen,
Norbait ari zaitzala etxe arroatzen!

Bederatzi puntukoa

Xalbador
Xalbador. Euskal Herriko Txapelketa. Donostia,1967. (cc by-sa Fondo marin, Paco Mari)
Egitura honen eredu dagon bat hartzerakoan, Xalbadorren "Mattin nigarrez ikusi dut"  aipagarrian dauden 8 bederatzi puntukoetatik bi hautatu dugu :

1/ Mattin, zu atzo arte irriaren giltza,
gaur euskal mingainean kurri zabiltza;
izpiritua duzu argi ta zorrotza,
jendartean omore pitzarazle gaitza;
gainerako gauza, ginaukazun hotza,
zure nigar-otsa, ginuen arrotza;
atzo ikusi dugu zure bihotza.

7/ Euskal haurrak etxetik urrun joaitea
da mendeak dakarren ezin-bestea;
jakinik baduela zorion-partea,
hura ezin bilatuz dabila gaztea;
gure gizartea, herria, etxea,
semetaz hustea, Zer gauza tristea!
Urrikal zakizkigu, Jainko maitea!

Punttuka eta hitz muturrak

Bertsulariek punttuka aritzea biziki gustoko dute. Izan ere, ariketa horrek hatsa hartzeko parada ematen die. Bertsu bat edo gehiago osatu behar da 2, 3 eta 4 bertsulariren artean, bakoitzak lerro bat aldian kantatzen duelarik. Aldiz, hitz muturrekin askoz konplikatuago da. Gai-jartzaileak berdin bukatzen diren lau hitz proposatzen die bertsulari bakoitzari.

Adibidez : indar - oldar - abar - lapar

Bertsulariak bertsu bat sortu behar du bat-batean lau hitz horiek errespetatuz eta arrazoinamendu koherente bat ukanez.

Batzutan, gai-jartzaileak lehen bertsua ematen du eta bertsulariak ondoko hiruzpalau bertsuak inprobisatzen ditu bertsuaren osatzeko.

Hona horren adibide bat :

Xalbadorren bertsuak,  Xabier Amurizak emanik
Gai-jartzaileak eman lehen bertsu-lerroa : "Gauaz eta egunaz beti ametsetan..."

Realplayer (174 ko)

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertso krakada 2019/03/23
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsoak Biriatun 2019/03/24
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…