Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsuaren arauak Errima

Errima

Bertsuaren ardatz nagusia. Ez daiteke bertsurik izan errimarik gabe. Bertsulari baten zailtasunik handiena errima-hitz bilaketan dago, bakar bat errepikatu gabe edo poto egin gabe.

Bertsuak ukan ditzan lau, bost edo bederatzi lerro, denak berdin bururatu behar dira: gainera ez letra edo hizki bakar batekin baizik eta gutienez bi hizki berdinekin. Adibidez: umila, sekula, arbola, zabala. Hiru hizkirekin bururatzen bada, askoz hobeki da: ezkila, hila, bila, makila. Urrunago joanez, hobe!

Aberatsa edo pobrea

Errima pobreak eta aberatsak bereizten dira. Bat edo bi bokale berdinekin bururatzen diren errimak pobreak dira. Adibidez: lekua, hiria, pilota, meza edo burua, ordua.

Kasu honetan: hitza, giltza, zorrotza, esperantza errima aberatsa da eta honetan oraino gehiago: elizan, gerizan, (an) atzizkia errima-kide izatez gain, aitzineko kontsonantea (z) eta honen aitzineko bokalea (i) eta hasierakoa (e) ere bat egiten baitute.

Errimaren bilaketa

Gai bat aurkeztua zaiolarik, bertsulariak errima aberatsak behar ditu berehala atxeman. Adibidez hitz hauek gogora heldu zaizkio:

  • ezkila
  • makila
  • etxola
  • arbola
  • autoa

Autoa baztertuko du errima pobrea baitu, berdin etxola eta arbola, ILA errimarekin bururatzen direnak atxikiz, bila eta hila hitzekin ordezkatuz. Bertsuari egokitasun eta ontasun maila emango dio gogoan atxikiz beti errimaren aberastasuna bertsuaren edukiaren zerbitzuko dagola.

Poto egitea

Bertsu batean, bi aldiz hitz berdina erabiltzea lerro mutur bezala, erranahi berarekin, Poto egitea deitzen da. Balioa kentzen dio bertsuari eta kaltea eragiten bertsu-saioan lehiatzen ari den bertsulariari.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu saioa 2019/01/20
  • Ikuskizunak
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Ipuinak
  • Kantua
  • Musika
"Laida pilota" ikusgarria 2019/02/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
Gehiago…
Interneten
Mattinsalto eta Dilindan taldeen iritziak | 2018-12-05, bertsoa.eus

Tags:

Mattinsaltoak bertsoen gainetik garaipenera saltoka | 2018-12-04, Hitza

Abenduaren 1ean iragan zen Baigorrin, taldekako Xilaba bertso finala, Mattin Salto eta Dilindan taldeen artean. Hots, Aitor Servier, Ellande Alfaro, Xumai Murua, Pantxika Solorzano eta parean Ortzi Idoate, Hodei Renteria, Amets Arzallus, Nahia Sasco eta Xan Berterretxerekin. Mattin Saltoek zuten finala irabazi.

Tags:

Dilindan taldeak Mattin Saltori jantzi dio Taldekako Xilabako txapela | Argia, 2018-12-03

Maddi Sarasuaren artikulu zoragarrian irakur itzazue bereziki Aitor Servier azkaindarrak eman bertsuak.

Tags:

Gehiago…