Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsuaren arauak Ditxolaria eta koplaria

Ditxolaria eta koplaria

Ditxo, zirto ala kopla, forma hauen arteko berezitasuna aztertzera goaz.

Ditxolariak, zirtolariak edo testulariak bat-bateko erantzuna eman dezake, azken silaban solaskidearen esaldiaren azken silabaren soinu berdina erabiliz.

Adibidez: "Erosi diat, to, astoa...". "Beharko duk beraz lastoa !"

Euskaldun zaharrek, eta gaur egun jende anitzek elkarrizketa modu hori oraino gustoko dute.

Koplarekin, beste bi faktore berri agertzen dira : kantua, eta beraz erritmoa edo neurria. Kantatzeko, neurria beharrezkoa da  eta horren ukaiteko, esaldi bakoitzak silaba kopuru bera ukan behar du.

Baina beste zerbaitek desberdintzen du kopla ditxoarengandik. Ditxoarentzat, normalean bi pertsona beharrezkoak dira batek besteari erantzuten baitu. Gainera, biak ditxolariak baldin badira, elkarrizketa guzia errimatua izan daiteke (baina ez kantatua).

Koblaria bakarrik ari da. Berak egiten eta kantatzen ditu errimak edo koblaren bi puntuak. Koblaritzak, maizenik, bi edo hiru oineko errima dauka. Luzaz koblaritza arras zabaldua izan da Euskal Herrian. Gaur egun, eskea egiten den kultura animazioetan baliatzen da : Eguberri bezperan, Urtezaharrez, Santa Agadan, etab.

Bestalde, trikitilariek koplak biziki gustoko dituzte.

Aipatu behar da Xiberoko pastoralen testuak anitzetan bi koplaz osatu laukoz eginak direla.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu saioa 2018/05/23
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa - Finala 2018/09/09
Gehiago…
Interneten
Elixabet Etxandik jantzi du xapela Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan | 2018-05-20, Bertsozale Elkartea

Maiatzaren 19an, Hazparneko Haritz Barne zineman, gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa jokatu da. Aitzinetik ospatu ziren bi kanporaketetan sailkatutako 6 gaztek hartu dute parte finalean: Ekhi Perrier, Hodei Renteria, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, Julen Etxeberri eta Elixabet Etxandi.

Tags:

Xilaba 2018: Taldekakoa izanen dute aurten | 2018-05-16, Berria

Ipar Euskal Herriko Xilaba bertso txapelketaren formula berria estreinatuko dute larrazkenean. Dagoeneko hogeita hamar bat bertsolari dira parte hartzekoak

Tags:

Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du

Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna 2018ko ekainaren 15erako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere.

Tags:

Gehiago…