Hamalauko gerlako kantuak

Ene izpirituan hasten naiz pentsatzen,
Gizonaren bidean zer gisetan den,
Egia ez da errex xuxen esplikatzen,
Hainitz justizia baitute ezagutzen,
Gu penez higatzen,
Elgarren xahutzen,
Bat bertzia hiltzen,
Odola ixurtzen,
Bertze hainitz urrundik irriz asetzen (bis).

Hemeretzi ehunta hamalaugarrena,
Agorrako hilaren lehen eguna,
Europako gerla bat deklaratu zena,
Frantzian azkar ginen bazela zuzena,
Legiak emana,
Denentzat berdina,
Zerbitzuko on zena,
Biltzeko ordena,
Bainan esplikatzen da diru duna (bis).

...

Martin IRABOLA "MATXIN"

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu saioa 2019/04/03
  • Animazioak
  • Bertsularitza
"Hitz Enea" erakusketaren bisita Sustrai Colinarekin 2019/04/05
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…