Mixel Aire Xalbador II

Mixel Aire Xalbador IIIZEN-DEITURAK : AIRE ETXEBARREN, Mixel
IZENGOITIA : XALBADOR II
SORTEGUNA :  1944/V/5
HERRIA : UREPELE (Baxe Nabarre)
OFIZIOA : Artzaina
BIZILEKUA :  UREPELE (Baxe Nabarre)

MOTA : bat-bateko bertsuak eta bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Mixel Aire Xalbador II, Xalbador bertsulariaren semea da. Urepele Xalbadorrenean sortua 1944ko maiatzaren 5ean, ofizioz artzaina da aita bezala. 1967an hasi zen plazan lehen aldiz kantatzen, Hazparnen, Xalbador, Mattin, J. Lopategi eta Txomin Ezpondarekin. 

1976an ezkondu da Marie-Michèle Bethart urepeldarrarekin. 3 alaba ukan dituzte, Miren, Amaia eta Paxkalin, euskal kantagintzan "Aire ahizpak" hirukote famatua osatzen dutena.

Bat-bateko sariketa eta xapelketa askotan parte hartu du, batez ere Nafarroako txapelketan (17 aldiz 1980-1996 bitartean), Xilaba Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre xapelketan (2008an eta 2010an). Bertsu jarri sailan, "Ameriketan bakarrik" bertsua 1969an sariztatua izan da.

Ohargarri da nola bertsulari maitagarri hau kurutzatzen den belaunaldi gaztearekin. 

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Ameriketan bakarrik,
  • Argia eta ama,
  • Herri Urrats Senperen,
  • Agur jaun bikario jenerala,
  • Urepeletik doakigun jaun erretorrari,
  • Etcheverry apezaren jubilaua,
  • Euskaldunak Ameriketan,
  • Manuel Alzugarai,
    ...

BERTSULARI-TXAPELKETAK :

Euskal Herriko Txapelketa nagusia:

  • 1986: Sara eta Durango (azken laurdenetan)
  • 1989: Hernani eta Laudio (azken laurdenetan)
  • 1993: Gernika (azken laurdenetan)

Nafarroako txapelketa:

  • 1980: txapeldun (Lesaka)
  • 1981: finalista (Lesaka)
  • 1982: finalista (Lesaka)
  • 1983: finalista (Donibane Garazi)
  • 1984: txapeldunorde (Sunbilla)
  • 1985: txapeldun (Leitza)
  • 1986: finalista (Doneztebe)
  • 1987: finalista (Bera)
  • 1988: txapeldun (Iruñea)
  • 1989: finalista (Baigorri)
  • 1990: txapeldunorde taldeka (Goizueta)
  • 1991: finalista (Doneztebe)
  • 1992: finalista (Iruñea)
  • 1993: finalista (Iruñea)
  • 1994: finalista (Lesaka)
  • 1995: finalista (Leitza)
  • 1996: finalista (Goizueta)

Lapurdiko txapelketa: 1987: 3.

Xilaba xapelketa:

  • 2008: Luhuso (finalaurrekoan)
  • 2010: Gabadi (finalaurrekoan)
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
  • Animazioak
  • Bertsularitza
"Hitz Enea" erakusketaren bisita Sustrai Colinarekin 2019/04/05
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Euskara
  • Musika
Herri Urrats 2019 2019/05/12
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…