Jean ELISSALDE

IZEN-DEITURAK : ELISSALDE SALABERRY, Jean
IZENGOITIA : ZERBITZARI, AZKAINDARRA, BILHARIA
SORTEGUNA : 1883/VIII/29
HERRIA : AZKAINE (Lapurdi)
HERIOTZ EGUNA : 1961/V/05
HERRIA : LEKORNE (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza
BIZILEKUAK :
UZTARITZE (Lapurdi) :1909-1926 ;
LEKORNE, Gerezieta auzoa (Lapurdi).

MOTA : bertsu jarriak, epailea, gai jartzailea.

BIOGRAFIA :

Larresoroko seminarioan zelarik hasi zen euskaraz idazten Jean Hiriart-Urruty-ren maisupean. Goi mailako ikasketak egin ditu Baionako seminario handian. Artikulu anitz agertarazi ditu bere bizian zehar Eskualduna eta Eskualdun Ona kasetetan. Eskualtzaleen Biltzarra-ko idazkaria  izan zen  1921etik goiti. Hainbat katixima liburu itzuli zituen euskarara. Atsotiz,  Zuhur-hitz eta Erran-Zahar bilduma osatu zituen.
Alegiak, ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen ere Gure Herria aldizkarian.
Euskaltzain osoa izendatua izan zen 1930ean.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Bizi dadin euskara,
  • Euskaldunak euskaldun,
  • Itzuli bat munduan nahiz eta egin,
  • Kattalin eta Maria,
  • Oraiko pertsulariak,
    ...
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
  • Animazioak
  • Bertsularitza
"Hitz Enea" erakusketaren bisita Sustrai Colinarekin 2019/04/05
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Euskara
  • Musika
Herri Urrats 2019 2019/05/12
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…