Fermin MIHURA

Fermin Mihura (argazkia: O.Iglesias)
Fermin Mihura (argazkia: O.Iglesias)
IZEN-DEITURAK : MIHURA ELOSEGI, Fermin
IZENGOITIA : MIHURA
SORTEGUNA : 1946/IV/06 
SOR LEKUA : AZKAINE - Lapurdi

HERIOTZEGUNA : 2013/IX/29

OFIZIOA : saltzailea
HELBIDEA :  AZKAINE, (Lapurdi)

MOTA : epailea, bat-bateko bertsularia, bertsu jartzailea

BIOGRAFIA :

Joxe Mihura eta Maixan Elosegiren semea. Gracie Etcheverryrekin ezkondua 1972an. Bi semeren aita.
Etxeko eta lagunarteko giroaren eraginez hasi zen bertsutan eta Jean Louis Harignordoquy "Laka"-k bultzatu zuen plazara. Iparraldeko Mattin eta Xalbador eta Jon Lopategi bizkaitarra ukan ditu eredu. Zazpi aldiz parte hartu du Nafarroako txapelketetan. Bospasei urtez Bertsularien Lagunak elkarteburu izan da.

Euskal Herri Iparraldean, bertsularitzaz gain artzain xakur txapelketen antolatzaile eta aurkezle.

BERTSU EZAGUNENAK

  • Gure askatasunez
  • Gauden alai
  • Amodioa eta
  • Ikus eta sinets
  • Eskualdun seme
  • Itxaropen bat
  • Bazko
  • Bertsularitza
  • Gure zizelkari bat
  • Urte buru eta kapera berri
  • Emaztea
  • Azkaine
  • Aita Donostiaren eguna
  • Panpi Laduche xapeldun
  • Alaba zenduari agurra
  • Lionel apeztu
  • Artzain xakur hezleekin 20 urte
  • Andde Elizalde-ri
  • Jeannot Etchegaray-ek 50 urte
  • Sebastian Gonzalez xapeldun
  • Bakea
  • Libertitatea

BERTSOLARI-TXAPELKETAK:

Txapelketa Nagusia 1986 : epaile

Lapurdiko txapelketa 1987 : kanporaketa (Urruña)

Nafarroako txapelketa :

  • 1985tik 1999 arte urte oroz kanporaketan
  • 2000 : finalerdia (Bidarrai)
  • 2001 eta 2002an : kanporaketan

IDAZLANAK:

- Bertsularien Artea, Bertsularien Lagunak, 1998.  Lan kolektiboa (zatirik handiena Ferminek idatzia).

- Bertsuaren eremua, Bat-bateko bertsuak eta idatziak (1987-2013), Auspoa, 2017. Fermin Mihuraren bertsu-bilduma Xabier Mihura bere semeak eta Laka bertsulariak bildurik Koxemari Iriondoren laguntzarekin.