Sustrai Colina

Sustrai ColinaIZEN-DEITURAK: COLINA ACORDARREMENTERIA, Sustrai
SORTEGUNA: 1982/X/20
SORLEKUA: URRUNA (Lapurdi)

OFIZIOA : Zuzenbidean lizentziatua
BIZILEKUA : Urruña (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

1982ko urriaren 20an sortu da Sustrai Colina eta betidanik Urruñan bizi da. Baionako unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua da, eta gaur egun Argia aldizkarirako elkarrizketak egiten ditu. 2001, 2005eko, 2009ko eta 2013ko txapelketa nagusietan finalista.

Txikitatik pilotari izan nahi zuen Sustraik eta bost urterekin eman zituen bere lehen pilotakadak. Ikastolan ongi moldatzen ziren horietako bat zen, beste munduko ezer egin gabe lagunen adiskidantza lortzen bazekiena. Gainera, uda etorri orduko, urtero egiten zuen bidaia zoragarri bat eta dagoeneko munduko lau kontinentetan barna ibilia da. Pilotazale izaten segitzen du baina gaur egun argi dago ez dela pilotaria izango.
Lehen urratsak Hendaiako bertsu-eskolan egin ditu. Ez daki zerk edo nork bertsuzaletu duen. Dakiena da, Kexux Arzallusekin hasi zela bertsu-eskolan 8-9 urterekin edo. Lehen plaza egin zuen 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).

Kantukide ohikoena Amets Arzallus eta Odei Barroso ditu.

BERTSU TXAPELKETAK :

  • Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketa 2000: txapeldun
  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000: txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2000: finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2001: finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2002: txapeldun orde
  • Txapelketa nagusia 2001, 2005, 2009, 2013, 2017 : finalista
  • Xilaba 2008: txapeldunorde
  • Xilaba 2010: finalista
  • Xilaba 2012: finalista (hirugarren)
  • Xilaba 2014: xapeldun

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Axari saria (Idiazabal) 2001: parte hartzaile
  • Berritxu saria 1999: finalista
  • Mattin saria (Ahetze) 2000: txapeldunorde
  • Oiartzungo txapelketa 2000: parte hartzaile
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000: finalista (hirugarren)

BERTSU PAPER LEHIAKETAK

  • Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1999: lehen eta bigarren saria (17 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: hirugarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1999: lehen saria (16 urtetik beherakoen mailan)

Argitaratutako liburuak: H-GABE, zubia argitaletxea.

Beste motako baliabideak:

Euskal kultur erakundeak 2004ko udazkenean egin elkarrizketaren laburpena
(1 Mo)

KONTAKTU DATUAK: Sustrai Colina bertsularien errepertorioan eke.org atarian.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu jaialdia 2018/10/18
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
Gehiago…