XILABA 2010

2010ean, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren bigarren edizioarentzat, "XXX" lelo berezia hautatua zuen Bertsularien Lagunak elkarteak, bere 30. urtemuga ospatzeko.

Joanes Etxebarria
Joanes Etxebarria. Xi- La - Ba 2010 (EKE - Jakes Larre)
Argia-ko bideoan Sustrai Colinak zion "oso posible ikusten zuela 2010eko xapelketan 16 bertsulari izaitea berriz". Gehiago ere! Hogei orotara: Odei Barroso, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Joanes Etxebarria, Ximun Cazaubon, Miren Artetxe, Maindi Murua, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Xan Alkhat, Mixel Xalbador II, Mattin Luku, Kritiñe Txoperena, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Bixente Luku, Txomin Elosegi, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.

Kanporaketak, Muskildin, Aiherran, Saran, finalerdiak Luhuson eta Gabadin, eta finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen 2000 bertsuzaleen aitzinean. Azpimarratzekoa da, xiberotar batek, Joanes Etxebarria barkoxtarrak finalerako txartela lortu zuela, Lierni Elortzak halaxe komentatzen diguna: "Baxe Nafarroako ordezkaririk gabeko finalak Xiberotarraren presentziarekin historian marka utziko du. Barkoxeko ostatuetatik Donibaneko Jai Alairano iritsia".

Xilaba 2010
Mixel Itzainak txapela jantzi zion Amets Arzallus-i. Xilaba 2010 (EKE - Jakes Larre)

Bertsularitza gizarteratu

Xapelketa une intensiboa da, festa handi bat emozioz betea, bertsularitzaren leihoa dagoena baita atea bertsuzale berri askorentzat, euskal nortasunaren muinetara jotzen gaituena.

Nahiz kontraesan bat badagon bertsularitza eta lehiaren artean, ez baitira bertsulariak bat bestearen kontra ari baizik eta elkarrekin, Xi - La - Ba xapelketaren funtzioa hirukoitza da: belaunaldi gazteak oholtza gainean sustatu, bertsuzaleak erakarri, bertsularitza gizarteratu.

GEHIGARRIA:

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu Afaria 2018/10/19
Gehiago…
Interneten
Abiatu da Taldekako XILABA Xapelketa | 2018-10-14, Bertsozale Elkartea

Pasa den asteburuan, Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Tags:

Taldekako giroan | 2018-10-12, Iparraldeko Hitza

Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie.

Tags:

Eli Pagolak irabazi du Hernandorena bertso sariketa |2018-10-09, iparraldekohitza.eus

Buruz burukoan, Jon Gurrutxaga izan du lehiakide Pagolak. Aitor Servier lapurtarra hirugarren sailkatu zen.

Tags:

Gehiago…