Durangoko azoka 2021
2021ean hamabost urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko Azokan.
Aurten 13 egitura lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen: 7 argitaletxe, 2 diskoetxe, autoekoizpen bat et bestelako 3 egitura.
Argitaletxeak: Gatuzain, Ikas, Lako 16, Maiatz, Zortziko, ZTK, Elkar.
Diskoetxeak: Saroia, Belarri.
Bestelako egiturak: Iparraldeko ikastolak, Xofaldia produkzioak, Hatsa elkartea.
Autoekoizpena: Buru beltza elkartea.
Orotara 42 berritasun aurkeztuko dituzte:
- 28 liburu
- 3 liburu-disko
- 7 disko
- bestelako 4 ekoizpen (egutegiak...)
Argitalpen horien katalogo bat osatu dugu, EKEren laguntzarekin azokaren 56. edizioan parte hartzen duten egituren lanak bilduz hots.
Bestalde azokaren denboran iraganen diren Ipar Euskal Herriko eragileen aurkezpenak edota kontzertuak bildu ditugu ere agenda modura.