Durangoko azoka 2026

2026an hogei urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak izanen dira Durangoko Azokan, abenduaren 4tik 8ra.

2026ko kartela © Durangoko azoka
2026ko kartela © Durangoko azoka
Aurten 16 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen.

Argitaletxeak: Gatuzain, Ikas, Maiatz, Zortziko, Haran Ubel, Haria.
Diskoetxe edo musika elkarteak eta taldeak: Maider, Xutik, Maita kultura, EHZ, RTZ Kolektiboa, Maskak, Kantagintza elkartea (Amaia Riouspeyrous).
Bestelako egitura: Iparraldeko ikastolak (Seaska), Herri Urrats elkartea, Sü Azia.

Euskal kultur erakundeak 2026an plazaratu diren ekoizpenak zerrendatu ditu SORMEN aldizkari numerikoaren argitalpenen atalalean (euskaraz direnak osoki edo elebidunak). 
EKEren laguntzarekin azokaren 61. edizioan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu (argitaletxe, disketxe edo elkarteak) katalogo horrek baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).
Hiru sail ditu, diskoena, liburuena eta jokoena.

Erran gabe doa argitalpen horiek, salbuespenak salbuespen, Durangoko azokan salgai izanen direla.

Gehiago jakin