Hamarreko handia eta Hamarreko txikia

Hamarreko handia edo Hamarreko txikia ere biziki erabiliak dira. Lehenak 18 silaba ditu eta bigarrenak 13.


Hamarrekoak bost lerro ditu eta Zortzikoak lau.


Adibidez :

Xabier Amurizaren bertsu bat

Aita nuen nik umoretsua, inoiz, geza ta gazia,
Harek agertu zidan bidea, baitzen bertsoz ikasia ;
Oi ene aita, nire egunak ere aurrera doaz ia,
Baina zugandik hartua baitut bertsutarako grazia,
Nik egingo dut arbola haundi zuk emandako hazia !


"Mattin"-en bertsu bat (Martin Trecu)

Bestakari izan naiz Arbonan bazkaltzen,
Ate leihoak hetsirik, trankil joana nintzen...
Kantu zahar ta bertsu, orotarik bazen ;
Ordu hartan ez nuen, ez segur pentsatzen,
Norbait ari zaitzala etxe arroatzen !