Jean DUVOISIN

Duvoisin
Duvoisin
IZEN-DEITURAK : DUVOISIN, Jean (Pierre)
IZENGOITIA : GAZTELUBERRI
SORTURTEA : 1810/V/15
HERRIA : EZPELETA (Lapurdi)
HERIOTZ URTEA : 1891/I/30
HERRIA : ZIBURU (Lapurdi)
OFIZIOA : Kapitain frantziako armadan

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Berak azaldu zuen bere izenaren jatorria : XIII. mendean Tibaldo 1ak, Nafarroako errege sartu zelarik, Xanpañatik berekin ekarri zuela bere erresumara Du Voisin izeneko zaldun soldado aintzindari bat. Hau Nafarroan kokatu zen, familiatu eta haren leinua mendez mende ezkontzaz ezkontza arras nafartu. Aitamak eskolatuak zituen gure Duvoisin-ek. Aita herriko auzapeza  zen Ezpeletan eta kantoineko bakezko juje. Bere amak Marie Goroztarzu zuen izena. Hiru anai-arreba ziren. 1823ko urrian sartu zen Larresoroko apeztegian. Aita hil zitzaien 1830ean eta ondoko urtean Jean-ek (Jean Pierre eskolako artxiboetan) deliberatu zuen guardetan sartzea. 1852an kapitain izendatua izan zen. Langile aspergabea, Fénélon-en Télémaque euskarara itzultzera entseiatu zen. Hitz ainitz eskas zituela oharturik, hiztegi baten egitera apailatu zen. Hau bururatu gabe hil zen 1891 urtean. Alegi batzu ere asmatu zituen, La Fontaine-en moldean.

BERTSU EZAGUNENAK :

Haize beltza mendietan,1857,
...