Haize beltza mendietan

Haize beltza mendietan
Baratu da emerik,
Ez da gure aldapetan
Gehiago elhurrik.

Bildots maiteak, bazketan,
Jauzka zaizte gogotik,
Artzaina dago guardian,
Ez da otso bildurrik!

Bizkaitik Nafarroara,
Hebrotik Arretara,
Zelhai mendietan,
Larrain oihanetan,

Harritzak iharrosi dira hiruretan !
Nafarroako erregen jauregi noblean,
Azantz ozen bat entzun  dorreen gainean,
...

Jean DUVOISIN