Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Ipar Euskal Herriko bertsularitza Inprobisatzaile maisuak XVIII.tik XX. mendera Jean Louis HARINORDOKI ''LAKA''

Jean Louis HARINORDOKI ''LAKA''

IZEN-DEITURAK : HARINORDOKI BERETERBIDE, Jean Louis
IZENGOITIA : LAKA
SORTEGUNA : 1954/IV/29 
HERRIA : BAIGORRI (Baxe Nabarre)
OFIZIOAK :irakaslea, ekonomia elkarte bateko eragile (HEMEN elkartea)
BIZILEKUA : BAIGORRI (Baxe Nabarre)

MOTA : bat bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Eñaut Harinordoki eta Gaxuxa Bereterbideren semea.  Angeluko Maite Iturburuarekin ezkondua 1985ean. Hiru alaba dituzte. "Hemen" elkarteko eragile.

Baigorriko inguruetan lehiaketa antolatzailea, Xalbador eta Mattinen omenaldien antolaketan parte hartzen du. Bertsolaritzari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu Herria, Enbata, Sud-Ouest kasetetan. Kronikak egin ditu Irulegiko Irratian. Bertsu eskola bat sortu zuen Baigorrin, bertsu zaharren transkribatzailea da. Betti Bidart eta Jean Pierre Mendiboure-ek bultzatu zuten plazara.

Xalbadorren heriotza egunak biziki hunkitu zuen. Hor sentitu zuen bertsularitzaren kartsutasuna, eta haren garrantziaz ohartu. Lehenagotik ere kantatzen zuen Baigorriko abeslariekin, orduan pentsatu zuen bera ere saiatzen ahal zela sorkuntza egitera. Lehen entseguak Felix Iriarte Bankako bertsulari zaharrarekin egin zituen.

1978an kantatu zuen lehen aldikoz Joanes Arrossagarai eta Itxaro Borda lagun zituela Hazparnen.

BERTSU EZAGUNENAK :

Gaur egun 50 bertsu sailez gora :

  • Lehenago adixkide (1988 saritatua),
  • Euskal herri barnea,
  • Irulegiko arnoa,
  • Ravel zenari,
  • Baigorriri,
  • Zokoa (lantegiaren 20 urteenkarietara)

BERTSU TXAPELKETAK :

  • Paulo Yantzi II saria, 1980 : finalista (Lesaka) (saio bakarra)
  • Paulo Yantzi III saria, 1981 : finalaurrea (Lesaka)
  • Paulo Yantzi IV saria, 1982 : finalista (Lesaka) (saio bakarra)
  • Lapurdiko txapelketa: 1987 : finalista
  • Nafarroako txapelketa 1990 : txapeldunorde (taldekideak: Xalbador-II, Elizagoien, Aburuza) (taldeka jokatu zen txapelketa honen azken fasea)
  • Nafarroako txapelketa 1991 : finalista (Doneztebe)

BAT-BATEKO-SARIKETAK :

  • Artxanberri saria (Zaldibia) 1979
  • Artxanberri saria (Zaldibia) 1981

LIBURU-ARGITARATUAK :

  • Zahar hitz, zuhur hitz, 1984,
  • Bertsularien artea, 1998.
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Erakusketak
  • Bertsularitza
"Goresmenak Xalbadorri" erakusketa Noiz arte: 2019/10/13
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Taldekako Xilaba 2019 2019/09/28
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Taldekako Xilaba 2019 2019/09/28
Gehiago…
Interneten
Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat | 2019-08-22, Bertsolari.eus

2019ko Xalbadorren Eguna 2019 delata, bertsopaper lehiaketa antolatu du DEIADARRA elkarteak, nahi duten guztientzat.

Tags:

Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Tags:

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Gehiago…