Emile LARRE

IZEN-DEITURAK : LARRE OTXOBI, Emile
IZENGOITIA : SOKORRI
Sortze-Heriotze datak : 1926/01/03 | 2015/05/30  
SORLEKUA : Baigorri  (Baxe Nabarre)
BIZILEKUAK: Ainitz tokitan euskal herrian zehar
OFIZIOA :
apeza
artikulugilea (Aintzina, Gazte, Herria ... aldizkarietan)
Kaseta zuzendari ohia

MOTA : antolatzailea, eragilea, epailea, bertso-jartzailea, gai-jartzailea

BIOGRAFIA :

Manex Larre eta Mari Otxobiren semea ; hiru anaietan (Emile, Jean Pierre eta Albert) zaharrena.

11 urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipirat igorri zuten (1937) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan : "Lafitten umeak" deitzen ziren). Uztaritzetik Maulera igorri zuten irakasle-lagun urtebeterako (1944) eta Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52). 1951ko ekainaren 29an apeztu zen. Baionan eman zuen bere lehen meza eta bere sorterrian, Baigorrin, ondokoa.

Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide (1962-69), Aiherran erretor (1969-80)  bai eta Irisarrin (1980az geroz). Batikano II. kontzilioaren ondotik, Elizak ezagutu duen berritze mugimenduan, liturgia euskaratzearen eragileetariko bat izan da. Garazin erretiratua ondoan, Kanboko Arditeia etxean egon da hil arte, 2015ko maiatzaren 30ean.

Herria astekariko zuzendaria izendatua izan zen 1969an eta editorialista izan da.

Euskaltzaindiako partaide eta Ahozko Literatura batzordeko kidea, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an.

Euskal ohiduren sustatzailea izanki, euskarazko adierazpideak eta pilota  izan dira bere zaletasunak.

BERTSO EZAGUNENAK :

  • Aiherrako herria,
  • Euskal eliza gure herrietan,
  • Baigorriko herriak hegalak urrun tu,
  • Krixto apeza,
  • Azken gau orroitgarria,
  • Fededunek biltzarre,
    ...

(Orotara, 40 bat eliza kantu)


BERTSOLARI-TXAPELKETAK :

  • Txapelketa Nagusia 1962 (epaile, Michel Labegueriren ordez)
  • Txapelketa Nagusia 1965 (epailea)
  • Txapelketa Nagusia 1982 (epailea)
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Bertsularitza
  • Euskal kultura
Xalbador Eguna Noiz arte: 2018/10/21
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/26
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/26
Gehiago…
Interneten
Abiatu da Taldekako XILABA Xapelketa | 2018-10-14, Bertsozale Elkartea

Pasa den asteburuan, Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Tags:

Taldekako giroan | 2018-10-12, Iparraldeko Hitza

Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie.

Tags:

Eli Pagolak irabazi du Hernandorena bertso sariketa |2018-10-09, iparraldekohitza.eus

Buruz burukoan, Jon Gurrutxaga izan du lehiakide Pagolak. Aitor Servier lapurtarra hirugarren sailkatu zen.

Tags:

Gehiago…