Joanes OTXALDE

OtxaldeIZEN-DEITURAK : OTXALDE, Joanes
IZENGOITIA : OTXALDE
SORTURTEA : 1814/IX/28
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
HERIOTZEGUNA : 1897/XII/13
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
OFIZIOA : Mugazaina
BIZILEKUA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)

MOTA : bat-bateko bertsuak / bertsu jarriak

 

BIOGRAFIA :

Bere bizian Iparraldeko herriak ongi ezagutu zituen mugazaina izanez eta gainera bertsulari gisa anitz kurritu zen. Hamaika haurren aita, zahartzearekin Ameriketara joan zen. Baina emaztea eta haur batzu han utzirik, Otxalde laster Euskal Herrira itzuli zen eta bertsuak idatziz ezarri zituen. Antton Abbadiak abiatzen zuen lehiaketan lehen saria irabazi zuen 1851an Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak bertsuarekin. Geroztik ere beste sari batzu ukan zituen, zerrenda honek erakusten digun bezala :

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak
    1851 (Urruña)

    Jean-Noël Bessonart-ek eta Jean-Pierre Lazkanok emanik
    14 bertsuetatik 2 entzungai
    (Euskal kultur erakundea)

MP3 formatuan (1,2 Mo)

  • Biba Luis Napoleon! (1852),
  • Italiako gerla berriaren gainean (1859),
  • Espaniol baten tratua (1859),
  • Enperatrizari (1868) lehen saria,
  • Khilo egilearen kantuak (1878) bigarren saria,
  • Beranteko urrikiak (1880) bigarren saria,
  • Madalen Larralde (1894),
    ...
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu jaialdia 2018/10/18
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
Gehiago…
Interneten
Abiatu da Taldekako XILABA Xapelketa | 2018-10-14, Bertsozale Elkartea

Pasa den asteburuan, Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Tags:

Taldekako giroan | 2018-10-12, Iparraldeko Hitza

Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie.

Tags:

Eli Pagolak irabazi du Hernandorena bertso sariketa |2018-10-09, iparraldekohitza.eus

Buruz burukoan, Jon Gurrutxaga izan du lehiakide Pagolak. Aitor Servier lapurtarra hirugarren sailkatu zen.

Tags:

Gehiago…