Mattin TREKU

Mattin
Mattin
IZEN-DEITURAK : TREKU INHARGUE, Mattin
IZENGOITIA : MATTIN
SORTEGUNA : 1916/XI/11
HERRIA : AHETZE (Lapurdi)
HERIOTZEGUNA : 1981/VII/22
HERRIA : AHETZE (Lapurdi)
OFIZIOA : laboraria
BIZILEKUAK : AHETZE (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak - bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Mari Olandegi senpertarrarekin ezkondua 1947/VII/09an. Seme bat ukan dute.
Ahetzen sortua, familian beti izan zuen bertsulari giroa, eta hortik hartu zuen bertsularitzarako zaletasuna eta ahalmena.

Xalbador eta biak izan dira Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertsularirik ospetsuenak. Hamazazpi urtetan, Sarako pestetara joan zen, bertsulariak entzuteko gogoarekin. Egun hartan bertsulari bakarra zen "Panpale" erraiten ziotena, Luhusokoa, Larralde deituraz. Ez zuen lagunik, bere lehengo lagun guziak hilak izanki. Bertsutan bakarrik ari zen, erranez orduko gazteek ez zutela bertsutarako alderdirik, nahiago zutela ostatura joan, mozkortu eta han egon, ez zirela lehengoak bezalako gazteak... Eta  orduan lagunek behartu zuten Mattin, eraman zuten Panpaleren aldera mahain baten gainera eta nahitanahiez, Mattinek hasi behar izan zuen bertsu botatzen.

1948-an Urrunako txapelketa irabazi zuen, 1952-an Sarakoa eta 1960tik goiti, Xalbador bikote kide duela Donostia-ko txapelketa guzietan parte hartuko dute 30 urtez.

1972an urteko bertsulari hoberenaren saria irabazten du.
Bozkario eta alaitasun banatzaile pizkorra zen Mattin.

Ahal dena (1971), Ene xokotik kantari (1981) liburuak plazaratu zituen.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Baserri xahar bati (1974) (2. Xenpelar saria),
  • Lagunari agur,
  • Kantuko lanetan,
  • Biziko egun ederrena,
  • Patxi Txurruka-ri...
    ...

SOINU ZATIA

  • Bertsu saioa Hazparnen 1971n: Mattin eta Xalbador.
    Ama eta aita dira, haurra nigarrez ari da. Aitak haurra besoetan nahi du hartu.
    Hartu eta haurra isiltzen da. 
    (Euskal kultur erakundea)
    MP3 formatuan (1,18 Mo)

Gehiago jakin